Ugarit: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
tNo edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:UgaritPorta.jpg|thumb|alt=|Ugariteko sarrera]]
{{coord|35|36|06.60|N|35|47|07.58|E|display=title}}
 
'''Ugarit'''<ref>{{erreferentzia|url=http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0147.pdf|egilea=[[Euskaltzaindia]]|izenburua=Antzinateko hirien euskarazko izenak| data= 2006-1-27}}</ref> ([[ugaritera]]z: 𐎜𐎂𐎗𐎚, ''ʼUgrt''; [[arabiera]]z: أوغاريت) [[Siria]]ko kostaldeko antzinako hiria, [[Latakia]] hiriaren iparraldean zegoena. Hiriaren hondakinak [[1929]]az geroztik aurkitu izan dira [[Ras Shamra]]n ([[arabiera]]z: رأس شمرة). Hondakinen arabera, bost bizialdi zehaztu dira. Maila horietako zaharrena (V.a) [[Neolito]] Aroari dagokio, eta bizialdi berriena (I.a) eten egiten da [[Itsasoko Herriak|Itsasoko Herriek]] ([[Ekialde Hurbil]]era migratu zuen [[Brontze Aro]]ko herri-talde bat) suntsitu zutelako hiria [[K. a. 1200]]. urtea baino lehentxeago. VI. eta III. mailak IV. eta III. milurtekoei dagozkie alde batean, eta bertan aurkitu diren [[zeramika]]-puskak mesopotamiarrei dagozkie. III. mailako zeramika-puskek feniziarrak ere han bizi izan zirela adierazten dute. II. eta I. mailek hiria merkataritza- eta kultura-gune garrantzitsua izan zela erakusten dute. II. maila izan zen garaian [[Antzinako Egipto|Egiptorekin]] harremana izan zuen eta I. mailan [[Hititak|Hititen Inperioarekin]]. Maila horietan aurkitu dira monumenturik garrantzitsuenak ere: [[Dagon]] (II. milurtekoaren hasierakoa) eta [[Baal]] jainkoei eskainitako tenpluak, gotorlekua eta jauregia. Jauregian [[Ugaritiko|ugarit hizkuntzan]], hau da, idazkera kuneiformezko hizkuntzan idatzitako artxiboak aurkitu dira.