Neil Jordan: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
ZéroBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.1) (robota Erantsia: ko:닐 조던
20. lerroa:
 
== Biografia ==
Neil Jordan zuzendaria [[Irlandako Errepublika]]ko mendebaldeko kostaldean dagoen [[Sligoko konderria|Sligo konderrian]] kokatua dagoen [[Sligo]] hirian jaio zen. Raheny udalerriko St. Paul's College ikastetxean ikasi eta [[katolozismo]]ra bihurtu zen. [[Dublin]] hiriburuko [[Dublingo University College|University College]] unibertsitatean Irlandako Historia eta Literatura Ingelesa ikasi zituen. [[Irlandako uhartea|Irlandan]] ''[[Excalibur (filma)|Excalibur]]'' filma egiten ari zen unean [[John Boorman]] zuzendariak Neil Jordan gidoilari bezala erreklutatu zuen. [[1995]]eko [[Interview with the Vampire: The Vampire Chronicles]] filman, Jordanek idazle eta zinema zuzendari gisa [[banpiro]]en mitoa berrikuskatu zuen.
 
Erlazio sexual ez konbentzionalak ere Jordanen filmen ohiko gai izango dira, sarritan kontzientziaren egoera normalatik haratago dauden ekintzen alderdi ezkutuan hausnartzen saiatzen da, askotan mundu onirikora daramaten elementu plastikoak gehituz. Bere filmek pertsonai bakar baten inguruko erabateko ikuspuntu subjetibo bat hartu ohi dute. Erlazio sexual ez konbentzionalez gain, Jordanen filmek maiz [[Ipar Irlandako gatazka]]ren gaiaren ingurukoak izan dira, azken honen adibide gisa ''[[The Crying Game]]'' edota ''[[Breakfast on Pluto]]''. [[1996]]an Irlandako Historian hain esanguratsua izan zen [[Michael Collins]] irlandar abertzale eta iraultzaileraren biziaren inguruko [[Michael Collins (filma)|Michael Collins]] filma ere zuzendu zuen.