Jacopo Sansovino: berrikuspenen arteko aldeak

t
DSCF0053.JPG irudiaren ordez Loggetta_of_Campanile_di_San_Marco,_Venice,_Italy.jpg jarri da
EmausBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.2+) (robota Erantsia: be:Якапа Сансавіна
t DSCF0053.JPG irudiaren ordez Loggetta_of_Campanile_di_San_Marco,_Venice,_Italy.jpg jarri da
3. lerroa:
'''Jacopo d'Antonio Sansovino''' —jaiotzako izena: '''Jacopo Tatti'''— ([[Florentzia]], [[Italia]], [[1486]]ko [[uztailaren 2]]a – [[Venezia]], Italia, [[1570]]ko [[azaroaren 27]]a) [[pizkundea|Pizkunde]] garaiko arkitektoa, eskultorea eta margolaria izan zen. Venezian egin zituen bere obra ezagunenak, [[San Marko plaza]]ren inguruan.
 
[[Fitxategi:DSCF0053Loggetta_of_Campanile_di_San_Marco,_Venice,_Italy.JPGjpg|thumb|left|San Marko ezkila-dorreko ''loggetta'' ([[San Marko plaza]], [[Venezia]]).]]
 
1506. urtean Erroman hartu zuen bizilekua, eta [[Rafael]]ekin batera lan egin zuen (''Baco'', 1511-1514). [[Michelangelo]]ren ereduei jarraituz Santa Maria di Monserrato elizako ''Santiago'' eskultura egin zuen, eta 1527. urtean [[Venezia]]ra joan zen. Erroman ikasitako erromatar ereduko arkitektura klasikoa eraman zuen hara. Hiri hartako lehen udal arkitekto bihurtu zen, eta 1529an hiriko obra guztietako arduradun nagusi egin zuten. ''Corner'' jauregia eraiki ondoren (1532), [[San Marko plaza]]ren inguruko ''Loggetta del campanile'' (1537-1540) eta ''Libreria'' (1536-1554) egoitzak egin zituen. Veneziako arkitekto nagusia izan zen 40 urtez, eta eskulturagile bikaina izan zen aldi berean (Campanileko estatuak, San Marko basilikako koruko ''Ebanjelistak'' eta sakristiako atea).