Amerikako Iraultza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
110. lerroa:
[[1772]]ko ekainean ([[Gaspee istilua]]), koloniarrek onartu ez zituzten britainiar arauak inposatzen ibili zen guda-ontzi bat erre zuten abertzale amerikarrek. Urte bat geroago, argitaratutako gutun pribatu batzuetan Massachusettsko gobernadore Thomas Hutchinsonek koloniarren eskubideak mugatzeko eskatu zuen. Era berean, [[Andrew Oliver]] lotinant gobernadoreak kolonial ofizialen ordainketa zuzena eskatu zuen (gaitasun hori kolonial legebiltzarrena zen eta horren bitartez gobernadorea kontrolatzen zuen). Sortu zen haserreak Hutchinsonen erretiroa eragin zuen eta ordura arte adiskidetzearen aldekoa izan zen [[Benjamin Franklin]] kolonoen aldera betiko lerratu zen.
 
[[1773]]ko abenduaren 16an, gizon talde batek, [[Samuel Adams]] buru zutela eta Amerikako indiar jantzita, gobernuaren begiko [[Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainia]]ren ontzi batera sartu ziren eta 10000 liberatan balioztatutako te karga bat kareletik bota zuten Bostongo porturako uretara. Istilu honi [[Bostongo Tearen Matxinada]] deitu zioten eta Amerikako abertzaleen folklorearen gertaera garrantzitsu bat da.
[[Kategoria:Ameriketako Estatu Batuetako historia]]