Nike: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t 212.142.175.115 wikilariaren aldaketak ezabatuz, TBloemink wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
4. lerroa:
Enpresak, Nike izenpeaz gain, Nike Golf, Nike Pro, Air Jordan, Team Starter edo Bauer, Cole Haan, Hurley International edo [[Converse]] markapean plazaratzen ditu bere produktuak.
 
== Promozioa ==
Enpresako ikur nagusiak gorantz doan marratxoa eta "Just do it" leloa dira. Nikeren promozio-estrategia konpainiaren arrakastaren gakoa da. Enpresak, ongi diseinatutako produktu garestiak ez ezik, arrakastaren irudia ere saltzen du, bere marketing-estrategia horren inguruan biratzen baita.
 
Izan ere, produktuak promozionatzeko Nikek atleta ospetsuak eta kirol-talde profesionalak babesten ditu: [[Brasilgo futbol selekzio nazional]]a, [[Lebron James]] edo [[Kobe Bryant]] [[saskibaloi]] jokalariak, [[Lance Armstrong]] txirrindularia, [[Roger Federer]] [[tenis]] jokalaria, [[Michael Schumacher]] pilotoa edo [[Tiger Woods]] [[golf]] jokalaria. Haien bidez, arrakastaren ideia saltzen saiatzen da.
UNAI buru handi
 
== Kritikak == OLATZEN MAIAK NIKE DIRA
[[Txina]], [[Vietnam]] edo [[Mexiko]] bezalako herrialdeetan baldintza tamalgarrietako tailerrak erabiltzen dituzten lantegiekin kontratuak sinatzea leporatzen diote Nikeri. Vietnam Labor Watch erakundeak dio [[1996]]tik, gutxienez, gehiegizko jardunaldiak gutxiengo soldataren azpian osatu dituela Nikek, nahiz eta korporazioak horrelako jokabidea amaitu dela aldarrikatzen duen. [[Naomi Klein]]en ''[[No Logo]]'' liburuak, beste askoren artean, salatu du Nike zenbait herrialde txirotako "salerosketa askea" izeneko zonaldeaz (herrialde baten erdian lan-araudiak indarrik ez duen eremua) baliatu dela bere produktuak lan-baldintza ezinokerragoetan ekoizteko.
 
[[1990eko hamarkada]]n, [[Kanbodia]] eta [[Pakistan]]en [[futbol]]-baloiak ekoizteko umeak erabili izana egotzi zioten Nikeri. Nahiz eta Nike saiatu zen lan egiteko umeen erabilpena bertan behera uzten, edo, behintzat, urritzen, zonalde berberetan kokatuta dauden konpainiak kontratatzen jarraitzen dute. Hortaz, lan-araudi eskasak eta ikuskatzeko zailtasunak direla kausa, ez da erraza zehaztea ume langileak erabiltzen jarraitzen dituzten edo ez. san fidel ikastolan asko erabiltzen den marka da nike.
 
Hori dela eta, hainbat [[boikot]] eta kanpaina jarri dira martxan Nikeren aurka, batik bat unibertsitateetan eta altermondialisten partetik. Hala ere, Nikeren urtezko mozkinak [[1996]]an 6.400 miloi dolar izatetik, [[2006]]an 15.000 miloi dolar izatera igaro dira.