Nike: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
10. lerroa:
arberas buru handi
 
== Kritikak ==
[[Txina]], [[Vietnam]] edo [[Mexiko]] bezalako herrialdeetan baldintza tamalgarrietako tailerrak erabiltzen dituzten lantegiekin kontratuak sinatzea leporatzen diote Nikeri. Vietnam Labor Watch erakundeak dio [[1996]]tik, gutxienez, gehiegizko jardunaldiak gutxiengo soldataren azpian osatu dituela Nikek, nahiz eta korporazioak horrelako jokabidea amaitu dela aldarrikatzen duen. [[Naomi Klein]]en ''[[No Logo]]'' liburuak, beste askoren artean, salatu du Nike zenbait herrialde txirotako "salerosketa askea" izeneko zonaldeaz (herrialde baten erdian lan-araudiak indarrik ez duen eremua) baliatu dela bere produktuak lan-baldintza ezinokerragoetan ekoizteko.
 
[[1990eko hamarkada]]n, [[Kanbodia]] eta [[Pakistan]]en [[futbol]]-baloiak ekoizteko umeak erabili izana egotzi zioten Nikeri. Nahiz eta Nike saiatu zen lan egiteko umeen erabilpena bertan behera uzten, edo, behintzat, urritzen, zonalde berberetan kokatuta dauden konpainiak kontratatzen jarraitzen dute. Hortaz, lan-araudi eskasak eta ikuskatzeko zailtasunak direla kausa, ez da erraza zehaztea ume langileak erabiltzen jarraitzen dituzten edo ez. san fidel ikastolan asko erabiltzen den marka da nike.
 
Hori dela eta, hainbat [[boikot]] eta kanpaina jarri dira martxan Nikeren aurka, batik bat unibertsitateetan eta altermondialisten partetik. Hala ere, Nikeren urtezko mozkinak [[1996]]an 6.400 miloi dolar izatetik, [[2006]]an 15.000 miloi dolar izatera igaro dira.