Sri Lanka: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xqbot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.3) (robota Erantsia: yi:סרי לאנקא
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Ozeano Indiko +Indiako ozeano & -Indiar ozeano +Indiako ozeano & -Indiar Ozeano +Indiar ozeano & -Indiako Ozeano +Indiako ozeano)
40. lerroa:
| oharrak =
}}
'''Sri Lanka''' [[Hegoaldeko Asia]]ko [[Uharte (geografia)|uharte]] estatua da. Izen ofiziala '''Sri Lankako Errepublika Sozialista Demokratikoa''' da, sinhaleraz '''Sri Lanka Prajathanthrika Samajavadi Jasnarajaya''', [[Indiako Ozeanoozeano]]ko estatua eta uhartea, [[Palk itsasartea]]k Indiatik bereizia. Antzinako izena, [[Britainiar Inperioa]]ren menpe zegonean, '''Zeilan''' zen (ingelesez ''Ceylon''). Hizkuntza ofizialak tamila eta sinhala dira, biak maila berekoak, nahiz eta bigarrenak nagusitasun argia izan biztanleriaren %85 inguruk hitz egiten baitu. Ingelesa ohiko hizkuntza da administrazioan eta turismo ekipamenduetan. Administrazio hiriburua [[Sri Jayawardenapura-Kotte]] ([[Kotte]]) da, nahiz eta hiri garrantzitsuena, handiena eta hiriburu ekonomikoa [[Kolonbo]] izan. Beste hiri nagusiak Dehiwala-Mount Lavinia, Moratuwa eta Jaffna dira.
 
Egun estatu burujabea bada ere, Sri Lankako historia [[kolonizazio]]arekin lotu behar da. Etengabeko konkistak pairatu dituen herrialdea da Sri Lanka. 1948an, berriz, [[Bigarren Mundu Gerra]] pasa eta gero, [[deskolonizazio]]an independentzia eskuratu zuen. Orduan, [[Sri Lanka]] izeneko estatua jaio zen.
46. lerroa:
== Geografia ==
[[Fitxategi:Satellite image of Sri Lanka in May 2002.jpg|thumbnail|ezkerrera|120px|Sri Lanka satelite irudian]]
Sri Lanka Indiako Ozeanoanozeanoan kokatua dago, [[India]]tik 50 kilometrora eta [[Palk itsasartea]]k banandua. Hala ere, ia bat egiten dute ''Adamen zubia'' deritzon hondarrezko uharte katea dela-eta. [[Rama]] jainkoak eraiki omen zuen zubi hau, [[mitologia hindu]]aren arabera. Badirudi, aspaldi kontinentea eta uharte lotzen zituen [[istmo]]a zela, [[1480]] inguruan [[zikloi]] batek suntsitua.
 
Sri Lankako uharteak 440 km luze eta 200 zabal den arrautz baten itxura du. Lau alderdi nagusi bereiz daitezke. Erdialdeko lurralde menditsua, batez besteko 1.500 m dituena, mendi garaiez, goi-ordokiez, arroil estuez eta ibar sakonez osatua da; ia uhartearen erdi-erdian du mendirik garaiena: Pidurutalagala (2.524 m). Hego-mendebala ere menditsua da. Ekialdea laua da, baina tarteka muinoak ditu. Iparraldea lur emankorreko ordoki zabal bat da, eta iparraldenean Jaffnako penintsula dago, koralezko itsas-hautsiez osatua. Sri Lankako uharteak ibai txiki asko ditu, erdialdeko mendietatik gurpil bateko erradioen antzera sortzen direnak; guztietan luzeenak, [[Mahaweli Ganga]] ibaiak, 329 km ditu.
75. lerroa:
=== Burujabetasuna ===
 
Zeilango gobernua Alderdi Nazional Batua (ANB) kontserbadorearen mendean egon zen 1948tik 1956ra. Bien bitartean, elite anglofonoaren aurkako higikunde bat, budismoaren jarraitzaileek sustatuta, funtzionario eta salerosle tamilen aurka hedatu zen. 1956-65 bitartean, berriz, zingaldar abertzaletasunean oinarritua zegoen [[Sri Lankako Askatasunaren Alderdia]]k (SLAA) gobernatu zuen herrialdea, ezkerreko alderdi batzuen laguntzaz. Tamilen eta zingaldarren arteko istiluek (1956, 1958) Bandaranaike Lehen ministroak agindu zituen erreformak gauzatzea galarazi zuten. 1959an Bandaranaike hil zuten, eta 1960ko hauteskundeen ondoren, haren alargunak, [[Sirimavo Bandaranaike]]k, hartu zuen senarraren tokia. 1965ean, ANBko D. Senanayake-k eta, 1970an, SLAAko S. Bandaranaike-k lortu zuten ostera aginpidea. 1972an onartutako konstituzioaren bidez Zeilan Sri Lankako errepublika bilakatu zen. 1977an, ANBk eskuratu zuen berriz aginpidea; hurrengo urtean onartutako [[konstituzio]]ak aginpide osoa eman zion lehendakariari, eta Sri Lanka errepublika sozialista demokratiko bihurtu zen; ezkerrarentzat eta tamilentzat, erabaki hura diktadura bideratzeko lehen urratsa baino ez zen. Jayawardene lehendakari eta R. Premadasa Lehen ministro hautatu zituzten. Harrezkero, Sri Lankako arazo nagusia herrialdearen batasuna arriskuan jartzen duen zingaldar gehiengoaren eta tamil gutxiengoaren arteko tirabirak dira, eta gobernuaren helburu nagusia uharteko iparraldeko eta ekialdeko probintzien federazioa nahi duten tamilen talde armatua menderatzea izan da. Izan ere, 1977an sortu zen ''Togre tamilak'' talde armatuaren eta gudarostearen arteko borroketan milaka pertsona hil dira. Baina borroka armatuaren arazoari oinarrizko eskubideen murrizpenetatik eratorritakoak gehitu behar zaizkio: etxeratze deiak eta salbuespen egoerak, hedabideen zentsura, muturretako alderdien debekua, [[terrorismo]]aren aurkako legedi gogorra. 1983. urtetik aurrera Sri Lanka sinhalarren eta tamilen arteko borroken itzalean bizi da. Liberation Tigers of Tamil Eelam (LTTE) tamil taldeak atzerriko laguntza zuen, Indiako Tamil Nadu estatukoa batez ere, eta gobernuaren gudarosteari egin behar zien aurre. Biztanle tamilak gudarostean parte hartzera behartzen zituen tamil gudarosteak, eta horren ondorioz, tamil gazte askok Mendebaldera edo India hegoaldera egin zuten ihes. Sinhalar gudarosteak ikusirik ez ziela tamilei aurre egin laguntza eskatu behar izan zion Indiari. Hala, Indiak soldaduak bidali zituen Sri Lankara. Baina hura porrot izugarria izan zen Indiarentzat eta 1990ean, azkenik, Sri Lankatik soldaduak erretiratzea erabaki zuen. Tamilen higikunde separatista, ordea, ez zen bakarra Sri Lankan: [[Janata Vimukhti Peramuna]] (JVP) ezkerraldeko taldeak atentatu gogorrak egin zituen estatuaren kontra. Gobernuaren zapalkuntza odoltsuak, ordea, higikunde horren amaiera ekarri zuen. R. Premadasa lehendakaria saiatu zen tamilen arazoari amaiera ematen, baina lortu zuen su-etena laburregia izan zen, eta borrokak areago gogortu ziren; jende askok alde egin zuen Sri Lankatik, eta milaka lagun hil ziren. 1993an R. Premadasa lehendakaria hil zuten. 1994ko hauteskundeetan [[Chandrika Kumaratunga]] irten zen garaile (Herri Aliantzako buruzagi eta Sirimavo Bandaranaikeren alaba). Lehen ministro izendatu zuten eta berehala saiatu zen LTTE taldearekin elkarrizketak egiten. Urte horretan bertan, Sri Lankako presidente hautatu zuten Kumaratunga. Presidente berriak bi bideri ekin zien: batetik operazio militar handiak antolatu zituen, eta bestetik, konstituzioa berritu zuen tamilei autonomia handiagoa emateko. Baina, tamilek turismo gune nagusietan bonbak jarriz erantzun zioten presidentearen eskakizunari. 1998an larrialdi egoera ezarri zen herrialde osoan, eta atzerritar inbertsioak koloka larrian egon ziren. Gizarte egoera larriagotu egin zen; prostituzioan aritzen zirenen herena adin txikikoek hartzen zuten, Nazio Batuen arabera. Gobernuak hainbat saio egin bazituen ere elkarrizketetan hasteko, gerra zibila gogortu egin zen bi alderdien aldetik. Estimazioen arabera, 50.000 lagun hil dira gerra hasi zenetik. 2002. urtearen hasieran, gobernuak eta [[gerrilla]]k su-eten bat hitzartu zuten, norvegiar diplomatikarien bitartekaritzaz; hitzarmen horrek tirabira handiak izan zituen, hainbatetan hautsi eta berretsi zelako. 2004ko abenduan, Indiako Ozeanoozeano osoa astindu zuen [[tsunami]] izugarri batek txikizio handia egin zuen Sri Lankan eta dena berreraiki beharrak geroratu egin zituen pixka batean gobernuaren eta gerrillaren arteko tirabirak. 2005eko hauteskundeetan, Mahinda Rajapakse aukeratu zuten lehendakari. 2006an, gerrillaren atentatu mordo batek amaiera eman zion bake hitzarmenari eta milaka hildako, iheslari eta kaltedun eragin zituen. 2009. urtearen hasieran, armadak sekulako erasoa jo zuen LTTEren aurka, gerrillariak gogor zanpatu eta ia garaitua zuen gerrilla.
 
== Administrazioa eta gobernua ==