Frankoak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
→‎Merovingiarrak: Esaldia gehitu
→‎Karolingiarrak: Esaldia gehitu
16. lerroa:
== [[Karolingiar leinua|Karolingiarrak]] ==
[[Fitxategi:Western empire verdun 843.png|thumb|right|250px|Frankoen Inperioa Verdungo zatiketaren osetan (843).]]
[[Europa]]ko mendebaldea eta erdialdea aginte baten azpian batzea lortu zuten [[Karolingiar leinua|karolingiarrek]]. Pipin Motzak, Eztebe Aita Santuarekin aliantzan, [[lonbardiar]]rak garaitu zituen. Zilegizko dokumentua zelakoan, [[Konstantinoaren Emaria]]k zioen bezala, [[Ravenako Exarkatu]]ko lurraldea Aita Santuen menpera igaro zen, [[Aita Santuen Estatuak]] sortuz. 769. urtean, Pipin Motzak eta bere oinordeko Karlos Handiak Akitania-Baskonia mendean hartu zuten, eta Pirinioetaraino eta haraindi hedatu ahal izan zen erresuma harrezkero.
 
Pipinen ondorengoa [[Karlos Handia]] semea izan zen. [[772]]tik aurrera garaitu arte, [[saxoi]]en aurka borrokatu zen Karlos. Aldi berean ([[773]]-[[774]]) lonbardiarrak erabat gailendu zituen eta Ipar [[Italia]] mere menpera ere pasa zen. [[796]] arte, [[Hispania]]ko iparraldeaan eta egungo [[Austria]] aldera [[Kroazia]]raino ere hedatu zuen erresuma Karlosek (Hala ere, [[Bretainia]] bere mendetik at egon zen beti). [[800]]go [[abenduaren 25]]ean, Leon III.ak ''erromatarren enperadore'' izendatu zuen Karlos. Honela, Frankoen Inperioa erromatarrenaren ondorengotzat aurkeztu zen.