«Frankoak»: berrikuspenen arteko aldeak

101 bytes added ,  Duela 7 urte
→‎Merovingiarrak: Esaldia gehitu
t (robota Erantsia: cy:Ffranciaid)
(→‎Merovingiarrak: Esaldia gehitu)
Klovisek bere menpeko lurraldeak semeen artean banandu zituen, bere semeek biloben artean egingo zuten moduan. Klovisen semeek bat egin zuten Borgoina menderatzeko ([[534]]). Baina [[Sigeberto I.a]] eta [[Txilperiko I.a]] erregeen garaiatik aurrera, erresumak hiru zonalde garbitan bereizi ziren: [[Austrasia]], [[Neustria]] eta Borgoina. Horietako bakoitza bere kabuz garatu zen, eta normalean beste erresumaren gainean kontrola ezartzen saiatzen ziren.
 
Frankoen lurraldea [[Klotar II.a]]ren agintepean batu zen berriro [[613]]an. [[Parisko Ediktua]] eman zien nobleei, ustelkeria murriztu nahian eta lurralde erraldoi hori bere aginpean egon zedin. [[Dagoberto I.a]] seme eta ondorengoaren erregealdi militarki arrakastatsuaren ostean, autoritateak behera egin zuen. 660. urtean, izenez izan ezik, Frankoen Erresumak Akitania eta Baskonia galdu zituen 769. urte arte. [[687]]rako, esan daiteke jauregiko nagusia, horren aurretik erregearen etxeko ofizial nagusia, benetako erregea zela. Azkenean, [[751]]n, [[Aita Santu]]aren eta nobleziaren baiezkoa lortuta, [[Pipin Motza]]k [[Txilderiko III.a]] azken merovingiar erregea postutik kendu zuen, eta bere burua izendatu zuen errege. Honela, karolingiarren leinua sortu zen.
 
== [[Karolingiar leinua|Karolingiarrak]] ==