«Filipe II.a Espainiakoa»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
{{erreferentzia falta}}
{{lanean|xirkan}}
{{Agintari infotaula
| trataera =
| izena = Filipe II.a Espainiakoa
| irudia = Portrait_of_Philip_II_of_Spain_by_Sofonisba_Anguissola_-_002.jpg
| tamaina = 250px
| irudiairudioina oina = Filipe II.a [[1564]] aldean, [[Sofonisba Anguissola]]ren erretratua.
| izen osoa =
| ezizena =
| kargua4 = Herbeheretako printze subiranoa eta Borgoinako kondea
| hasiera4 = [[1555]]eko [[urriaren 25]]a
| bukaera4 = [[1598]]ko [[maiatzaren 6]]a<ref>Bon DE SAINT-GENOIS: [http://fr.wikisource.org/wiki/Biographie_nationale_de_Belgique/Tome_1/ALBERT_D%27AUTRICHE Albert D’Autriche] Biographie nationale de Belgique/Tome 1. Fr.wikisource.org</ref>
| aurrekoa4 = [[Karlos Habsburgokoa]]
| ondorengoa4 = [[Elisabet Klara Eugenia]] eta<br />Alberto Austriakoa
 
=== Mediterraneoa ===
[[Fitxategi:Battle of Lepanto 1571.jpg|thumb|300px|<small>[[Lepantoko gudua]] (1571)</small>.]]
[[Otomandar Inperioa]]ren espansionismoari galga emateko, [[Pio V.a]] Aita santua, [[Genovako Errepublika]], [[Venezia]] eta Espainiak [[Liga Santua (1571)|Liga Santua]] sortu zuten. Kristauen itsasontziek [[1571]]ko [[urriaren 7]]an, [[Lepantoko gudua]]n, lortu zuten garaipenari esker, [[Mediterraneo]]ko indarren arteko oreka berreskuratu zen<ref name=arth></ref>.
 
Matxinadak hasiak ziren eta [[1566]]ko barkamen orokorrarekinere ezin izan zituen baretu. Gertaera haiek 1566an (''Mirarien urtean'') iritsi ziren gorenera: [[Gilen I.a Orange-Nassaukoa]]k gidatutako protestanteek 400 eliza [[katoliko]] desegin zituzten eta [[Anberes]], [[Amsterdam]] eta beste hiri batzuk hartu zituzten. Iskanbilak isilarazteko indarraz baliatzea eta errudunak zigortzea erabaki zuen Filipe II.ak. [[Fernando Álvarez de Toledo]], Albako dukea, [[Flandes]]era bidali zuen osteen buru jartzeko. Orduan, [[Margarita Parmakoa]]k gobernari kargua utzi, eta Albako dukeak ahalmen politikoa eta militarra bere esku izan zituen. Fernando Alvarez de Toledo dukearen politika oso gogorra izan zen: iraultzaileak garaitu zituen, baina oso neurri gogorrak ezarri zituen. Esaterako, Matxinaden Epaimahaia sortu zuen eta zerga berri bat ezarri zuen osteak ordaintzeko. Neurri haien kontra, beste matxinada handi bat izan zen [[1572]]an.
 
[[Fitxategi:Entrada a amberes.jpg|thumb|300px|<small>[[Alexandro Farnese (1545-1592)|Alexandro Farneseren]] tropak [[Anberes]]en sartzen (1585)</small>.]]
Egoera horretan, Filipe II.ak Gorteko alderdi bakezaleari kasu egin eta Albako dukearen ordez, [[Luis de Requesens]] jarri zuen gobernari. Requesensen gobernua eta haren ondorengo [[Joan Austriakoa]]rena gobernu bakezaleak izan ziren. Hala ere, erregeak erlijioari zegokionez ez zuenez amore ematen, arazo endemiko bihurtu zen hura. Nazionalismoak, bestalde, erabat korapilatu zuen egoera, bereziki [[Zazpi Herbehere Batuen Errepublika]]n.
 
Ingeles itsasgizonek espainiarren ontzidien edo lurraldeen kontra egin zituzten harrapaketez gainera, ingeles erregearen eta espainiar erregearen arteko sinesmen desberdintasunak, eta bataren eta bestearen jokabide desberdina dago aipatu beharra. Espainiaren eta Ingalaterraren arteko etsaitasunaren oinarriak hauek izan ziren: Espainiak Atlantikoan zuen nagusitasunaren sendotzea, [[Portugal]] eta herrialde horrek itsasoz haraindi zituen lurraldeak espainiarren mende gelditu zirenean; [[Bernardino de Mendoza]] espainiar enbaxadoreak Maria Estuardo erregina egiteko azpikerian parte hartzea; eta Leicesterko kondeak Herbehereetan espedizio militar bat zuzentzea matxinatuak babesteko (Leicesterko kondea gobernadore izendatu zuten han).
 
[[Fitxategi:Vroom Hendrick Cornelisz Battle between England and Spain 1601.jpg|thumb|right|300px|<small>Espainia eta Ingalaterrako itsas armaden arteko gudua (1588ko abuztuaren 7a). [[Hendrick Cornelisz Vroom]]en margolana</small>.]]
[[1583]]. urteaz gero, Filipe II.aren gogoan gero eta indar handiagoa zuen [[Álvaro de Bazán]], Santa Cruzeko markesarengandik, hartutako desira batek, alegia, Ingalaterra indarrez hartzeko asmoak. Izan ere, era horretan, frantziar eta herbeheretar protestanteei han zuten euskarria kenduko baitzien, eta harrapakeriaren gunea ezeztatuko baitzuen. Álvaro de Bazánen lehenengo asmoa itsas armada zuzenean Ingalaterrara bidaltzea zen, baina egitasmo hura aldatu egin zen: [[Lisboa]]tik irtengo zen ontzidia Herbehereetara joango zen lehenbizi, eta han [[Alexandro Farnese (1545-1592)|Alexandro Farnese]]ren gudarostea ontziratuko.
 
 
=== Portugal ===
[[Fitxategi:Dominios de Felipe II.svg|thumb|250px300px|<small>Felipe II.aren agindupeko lurraldeak [[Europa]] eta [[Iparraldeko Afrika]]n, [[1580]] aldean</small>.]]
Portugalgo erresumaren anexioa Filipe II.aren atzerri politikako lorpen handiena izan zen. [[Sebastian I.a Portugalgoa]] [[1578]]ko [[abuztuaren 4]]an hil zen, [[Ksar el-Kebirko gudua]]n ([[Larache]]tik hurbil). Haren ondorengoa [[Henrike I.a Portugalgoa|Henrike kardinala]] (Henrike I.a) izan zen. Henrikeren erregealdian Filipe II.a ([[Elisabet Portugalgoa]]ren semea baitzen), [[Antonio I.a Portugalgoa|Antonio, Cratoko priorea]] eta [[Katalina Braganzakoa]] Portugalgo erregegai bilakatu ziren. Aristokrazia espainarraren aldekoa zen eta herri xeheak, berriz, Cratoko priorea nahiago zuen<ref name=atenea>Fernando DE LA GUARDIA SALVETTI:[http://www.revistatenea.es/revistaatenea/revista/WebA/portadas/Articulo2_37.pdf La unión de dos imperios: Portugal y España] Revistatenea.es</ref>.
 
[[San Ignazio Loiolakoa]]k (1491–1556) protestantismoaren kontra borrokatzeko [[Jesusen Lagundia]] sortu zuen. Trentoko kontzilioan, bestalde, espainiar teologo ospetsu hauek nabarmendu ziren: [[Diego Laínez]] (1512-1565) eta [[Alfonso Salmerón]] (1515-1585) jesuitak, [[Domingo de Soto]] (1494-1560) eta [[Melchor Cano]] (1509-1560) domingotarrak, eta beste hainbat.
 
[[Fitxategi:Vistaescorial.jpg|thumb|left|450px|<small>[[El Escorial monasterioa]]</small>.]]
Baina, Espainiaren indarra ez zegokion erlijioari bakarrik, kulturak ez zuen ordu arte inoiz halako hazkunderik izan. Hazkunde hori kulturaren ia alor guztietan gertatu bazen ere, literatura sorkuntzan izan zuen garrantzi gehien. [[Gaztelania]]zko prosak [[La Celestina]]ren mailako lanak eman zituen Errege-erregina Katolikoen garaian, eta gorantz jarraitu zuen, harik eta XVI. mendearen azken herenean eta XVII.aren hasieran gailurrera iritsi zen arte. Garai horretako literaturan gehien nabarmendu ziren gaiak mistika eta [[Eleberri pikareskoa|pikareska]] izan ziren. Poesian Joan Gurutzekoa, [[Luis Leongoa]] (1527-1591), [[Alonso Ertzilla]] (1533-1594) eta [[Fernando de Herrera]] (1534-1597) nabarmendu ziren. Antzerkian [[Lope de Vega]]k (1562–1635) bere lehenbiziko obrak idatzi zituen. Eta derrigorrezkoa da eleberri bat aipatzea: [[Miguel de Cervantes]]en (1547-1616) ''[[On Kixote Mantxakoa]]''.
 
30.656

edits