Filipe II.a Espainiakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
105. lerroa:
 
[[1588]]ko uztailean Espainiako gudarostea ([[Armada Garaiezina]]) Espainiatik irten eta Herbehereetara abiatu zen. [[Mantxako kanala|Mantxako kanalean]] ingeles ontzidia topatu zuen eta hainbat borrokaldi izan zituzten. Ekaitzak eta kontrako haizeak zirela eta, Espainiako Gudarostea ezin itzul zitekeen itsasartera, eta azkenean, Ingalaterra eta Irlanda inguruko bidaia neketsua egin behar izan zuen. Bidaia hartan, itsasgizon asko hil ziren eta itsasontzi asko hondatu. Urte hartako irailean Espainiara itzuli zen ontzidia bere asmoak huts eginda.
 
== Portugal ==
Portugalgo erresumaren anexioa Filipe II.aren atzerri politikako lorpen handiena izan zen. [[Sebastian I.a Portugalgoa]] [[1578]]ko [[abuztuaren 4]]an hil zen, Ksar el-Kebirko guduan. Haren ondorengoa [[Henrike I.a Portugalgoa|Henrike]] kardinala (Henrike I.a) izan zen. Henrikeren erregealdian Filipe II.a ([[Elisabet Portugalgoa]]ren semea baitzen), [[Antonio I.a Portugalgoa|Antonio, Cratoko priorea]] eta [[Katalina Portugalgoa]] Portugalgo erregegai bilakatu ziren.
 
Henrike I.a hil ondoren, 1580ko ekainaren 20an, Cratoko prioreak errege izendatu zuen bere burua. Filipek, [[Fernando Álvarez de Toledo]], Albako dukea, buru zuen armada bat igorri zuen haren aurka. Espainiar tropak 1580ko abuztuan [[Alcantarako gudua]]n nagusitu ziren eta Antoniok [[Azoreak|Azoreetara]] ihes egin behar izan zuen. Handik 1583an egotzia izan ostean, Frantzian babes hartu zuen. Lisboa hartu eta gero, 1581ko apirilaren 15ean Portugalgo gorteek Filipe Portugalgo errege izendatu zuten, ''Filipe I.a Portugalgoa'' izenarekin<ref>Fernando de la Guardia Salvetti:[http://www.revistatenea.es/revistaatenea/revista/WebA/portadas/Articulo2_37.pdf La unión de dos imperios: Portugal y España] Revistatenea.es</ref>.
 
== Ameriketako zilarra eta urrea ==
41.954

edits