Ramon Labaien: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
18. lerroa:
Tolosako San Frantzisko kalean jaio zen.<ref>[http://www.ahotsak.com/donostia/hizlariak/ramon-labaien-sansinenea/ «Ramon Labaien Sansinenea»], ''Ahotsak.com'' webgunea.</ref> Han zortzi urtez bizi izan zen, [[Espainiako Gerra Zibila]] etorri zen arte. Laskurain ikastolan ikasi zuen, [[euskara]]z. Bere aita Tolosako alkatea zen, [[EAJ]] alderdikoa, eta gerran familia osoa ihesi joan behar izan zuten; [[Zarautz]]era joan ziren, eta handik [[Oñati]]ra. Gero [[Iparralde]]ra joatea lortu zuten, eta 9 urte egin zituzten bertan, [[Donibane Lohizune]]n eta [[Sara]]n. Bertako ikastetxeetan ibili zen, eta bueltan, jesuitekin ikasi zuen batxilergoa, [[Donostia]]n.
 
Gerora [[Madril]]en [[Kimika]] Zientzietan lizentziatu zen. Turismo enpresetako zuzendaria ere izan da.<ref>{{es}} Ainhoa AROZAMENA AYALA: [http://www.euskomedia.org/aunamendi/79419?q=ramon+labayen&numreg=1&start=0 «Ramón María Labayen Sansinenea»], Auñamendi Eusko Entziklopedia.</ref> [[Ingalaterra]] nahiz [[Nafarroa]]n kontserba industrian lan egin zuen, gerora turismo enpresen zuzendaritzara iragateko, 15 urtetan zehar Donostiako [[Londres Hotelahotela]]ren zuzendaria izan zen. [[1978]]ko [[urria|urritik]] aurrera [[Donostiako udaletxea|Donostiako Udaleko]] lehenbiziko teniente alkatea eta [[1978]]ko [[ekain]]etik aurrera Aurrezki Kutxa Munizipaleko presidentea ere izan zen. [[1979ko Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutua]]ren ezarpenaren ondorioz [[1980]]tik [[1983]]ra [[Eusko Jaurlaritza]]ko aurreneko kultura kontseilaria izan zen, kargu honetan [[1983]] arte egon zelarik. Honela bada, [[1980]]an eratutako Eusko Jaurlaritzak kultura eta kirol sailetan burututako lana bere ardurapean egon zen, baita [[Euskal Telebista]], [[Euskadi Irratia]], [[HABE]], literatur sariak, [[Euskadiko Orkestra Sinfonikoa]] eta abar, denen artean euskararen aldeko babes politika irmoa eta kultura arazoen aurrean zuen ikuspegi modernoa eta irekia nabarmendu zelarik.
 
== Erreferentziak ==