Joanes Antxieta: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
17. lerroa:
}}
 
'''Joanes Antxieta'''<ref>EIMA: [http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/ONOMASTIKA/IZEN%20ZERRENDAK.pdf ''Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak''].</ref> ([[1462]], [[Azpeitia]], [[Gipuzkoa]] - [[1523]]ko [[uztailaren 30]]a, [[Azpeitia]], [[Gipuzkoa]]) [[Berpizkunde]] garaiko [[euskal herri]]tar apaiz eta [[musikagile]] bat izan zen, eliz polifoniaren eta polifonia profanoaren ordezkari nabarmenenetako batnabarmenenetakoa. San [[Ignazio Loiolakoa]]rekin ahaideturik zegoen familia batean jaio zen, ezezaguna den data batean. Era berean, ezer gutxi dakigu haren gaztaroaz ere, eta, seguruenik [[Salamanca]]ko Unibertsitatean ikasi zuen arren, ez dakigu ziur non egin zituen musika eta apaiz ikasketak.
[[Elisabet Katolikoa]]k bere bigarren seme Gaztela eta Aragoiko Joanes infantearen kapera-maisu izendatu zuen [[1495]]ean, eta haren musika maisu ere izango zen. Hau hil ondoren, 1497an, erreginaren zerbitzura itzuli zen eta hainbat bidaia egin zituen gortearekin. Kalonjetza bat lortu zuen [[Granada]]ko katedralean, eta Azpeitiako [[Soreasuko Sebastian parroki-eliza]]ko erretore izendatua izan zen [[1503]]an.
Erregina Katolikoa [[1504]]an hil eta gero, [[Joana Eroa]]ren zerbitzura pasatu zen eta harekin ere bidaia ugari egin behar izan zituen, bai Espainian eta baita atzerrira ere, batez ere [[Flandes]] eta [[Ingalaterra]]ra.