Golf: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
21. lerroa:
* Zelai profesionala: USGAren (United States Golf Association) araberakoa. 18 zuloen arteko ibilibideek irteeratik hasita 7000 yarda (6.400,80 metro) neurtu behar dute gutxienez.
* Zelai turistikoa: 7.000 yarda baino gutxiagokoak, hau da, 6.400,80 metro baino gutxiagokoak.
 
 
== Irteerak ==
 
Lehengo zuloa hasteko jokalariak leku txiki, horizontal eta belar laburrkoan jartzen dira, "tee" edo "tee box" deituta Ingelesez. Kolpe txarra eman ezkero errepika daiteke. Zenbait zelaitako irteerak kolore ezberdinetako burdin barra batekin markatzen da, koloreak adin eta generoa ezberdintzeko erabiltzen da. Adibidez, barra gorria emakume eta umeentzako eta bestetik, horiak gizonezkoentzat. Barra gorria horia baino zulotik hurbilago aurkitzen da. Hala ere, hainbat zelaietan arrazoi ezberdinengatik irizpide hauek aldatzen dira.
 
Lehenengo irteeraren izena "tee" deritzon pilotaren euskarriarengatik hartzen du izena. "Tee" delako hori lurrean sartzen da eta gainean pilota jartzen da. "Tee"arekin pilota lurretik altuagoa aurkitzen da eta lehenengo kolpea eraginkorragoa izatea lortzen da.
 
 
== Kalea ==
 
Irteerako teetik eta zuloaren zonalearen arteko ibilbideak bi azalera mota izan ditzake: Kalea, belarra ongi moztutako zonaledea eta jokalariek erreztasunez kolpatzeko aukera duten lekua eta Rough, non belar altuak ez du errezten kolpea. Jokalariak normalean kaletik ibiltzea saiatzen dira.
 
Bestetik kaleen alboan bestelako oztopo aurki daitezke: are eta belarrez betetako zuloak (bunkerrak) eta urez sortutakoak urmaelak izan ohi dira. Bestetik, zuhaitzak eta harriak izan bihurtu daitezke oztopo natural.
 
== Green edo Berdegunea ==
 
Zuloa Berdegunean kokaturik dago. Zonalde honetan belarra oso ongi moztuta eta lurra erabat laua mantenduko da baina ondulazio batzuk izango ditu pilotaren ibilbide zuzena aldatzeko eta modu honetan jokoa zailtzeko. Zuloaren posizioa bandera batekin markatuta dago.
Jokalariek lurrean sortutako edozein kalte konpondu behar dute eta horretarako instrumentu berezi bat erabiltzen dute.
 
== Pareak ==
 
Golf zelai bakoitzean hiru, lau eta bost kolpeko zuloak daude eta pare hiru, pare lau eta pare bost izendatzen dira. Klasifikazioa kalearen luzeeragatik dator:
 
Pare 3: 91 eta 224 metro artekoak, 100 eta 250 yarda artean
 
Pare 4: 225 eta 434 metro artekoak, 251 eta 475 yardas artean
 
Pare 5: 435 eta 630 metro artekoak, 476 eta 690 yardas artean.
 
Zuloak Pare hirukoa bada, normalean berdegunera kolpe batekin heldu behar da, aldiz, pare lau eta bostekoa bada pilota indarrez jaurti beharko da bat edo bi aldiz gehiago. Gutxienez jokalari batek zelaiak markatzen dituen pareek besteko kolpeetan sartu behar du pilota, edo parea hobetu dezake eta kolpe gutxiagoetan lortu, horrela bada "txori" bat egiten du. "Birdie"(txoritxoa) pare azpitik batean lortzen badu, eagle(arrano) bi badira, eta albatros hiru badira. Baina, zuloa egiteko pareak markatzen duen kopurua baino kolpe gehiago erabiltzen baditu "bogey" deitzen da.
Jokalariak zuloratzen badu kolpe bakar batean "hole in one" (Zuloa batean) egin duela esaten da.
 
== Txapelketa nagusiak ==