Joxemi Zumalabe: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
24. lerroa:
Familia giro [[abertzale]]an hezi zen Zumalabe. Hiru urte zituela hasi zen ikastolan. Karmele Esnal irakasleak [[Artzain Onaren Plaza]]n zuen lokalera joaten zen egunero. Ikastola klandestinoa zen artean. Esnalen eskolak bi urtez hartu ondoren, bost urte zituela [[Elbira Zipitria]]ren etxera pasatu zen, Donostiako Parte Zaharrean. Bederatzi urte bete arte aritu zen Zipitriaren eskoletan. Halabeharrez Sagrado Corazon ikastetxe erlijiosora joan behar izan zuen urtebetez.
 
Hamar urte egin zituenerako ordea, bereabere aitak [[Karlos Santamaria]] eta [[Koldo Mitxelena]]ren laguntzaz Santo Tomas Lizeoa sortua zutenez, hara joan zen ikastera. 1960. urtea zen. Ikaskide izan zituen, besteak beste [[Rafa Egiguren]] eta [[Antton Santamaria]]. Irakasleen artean berriz [[Rikardo Arregi (kazetaria)|Rikardo Arregi]] eta [[Ramon Saizarbitoria]] zeuden beste askoren artean. Azken horien eragina erabakigarria izan zen Zumalaberen euskaltzaletasunean.
 
=== Lehen urratsak prentsan eta kulturgintzan ===