Koralezko uharri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: '''Koralezko uharria''' ur azpian koralek eta kare-algek sortzen duten uharri mota da. Itsaso tropikaletako gune eufotikoan eratzen dira, olatu mugimendu la...
 
No edit summary
1. lerroa:
[[Irudi:Blue Linckia Starfish.JPG|thumb|200px|Koralezko uharria]]
'''Koralezko uharria''' [[ur]] azpian [[koral]]ek eta kare-[[alga|algek]] sortzen duten [[uharri]] mota da. Itsaso tropikaletako gune eufotikoan eratzen dira, [[olatu]] mugimendu lasaia dagoen tokian, nahiko ahula uharria ez puskatzeko baina nahiko indartsua ura mugitzeko elikagai eta [[oxigeno]]z hornitzeko.
 
== Biologia ==
 
Koralezko uharriak [[kaltzio karbonato]]zkoak dira, [[koral]]en eta kare-[[alga|algen]] hondakinak. Horrela, koral berriak hildako koralen kanpo-hezurduran oinarritzen dira. Horrela, koral burua hazten doan heinean, [[polipo]] berria inguratzen duen kare-egitura uzten du. Olatuek, urratze-arrainek (adibidez loro-arrainek), [[itsas triku]]ek, [[belaki]]ek eta beste orgnasimo batzuek koralen hezurdura puskatzen dute, zati txikiek uharriaren tarteak betez. Kare-algek ere (gehien bat zooxantelatuek) uharriaren egitura indartzen dute, batez ere olatuen indarra handiena den lekuetan.
 
Munduko [[ornodun]]en 48.000 espezie ezagunen artean, 24.600 inguru [[arrain]]ak dira. Nahiz eta koralezko uharriak itsasoko azaleraren %1a baino ez izan, itsas arrainen erdia gutxi gorabehera bertan bizi dira.
 
== Kokapena munduan zehar ==
12 ⟶ 19 lerroa:
* [[Belize]]ko Koralezko Barrera - munduko bigarrena
* [[Itsaso Gorria|Itsaso Gorri]]ko korazlezko uharria - [[Egipto]]ko eta [[Saudi Arabia]]ko kostetan.
 
== Koralezko uharri motak ==
 
[[Irudi:Coral reef diagram.jpg|thumb|right|320px|Koralezko bazter uharriaren diagrama]]
Koralezko uharriak hainbat itxura izan dezakete:
 
* ''Bazterreko uharria'' — itsas ertzari edo bazterrari erantsitakoa, tartean ur meheko ubide edo laguna bat duela.
* ''Barrera uharria'' — uhartetik edo kontinentetik [[laguna]] sakon batez banandua.
* ''Mahai uharria'' — bakandua, atoloi uharriaren antzekoa baina erdiko [[laguna]] gabe.
* ''Atoloi uharria'' — gutxi gorabehera biribila dena, [[laguna]] edo [[uharte (geografia)|uharte]] bat inguratuz. Ikus ''[[Atoloi]]''.
 
== Ikus, gainera ==
*[[Uharri]]
*[[Atoloi]]
 
 
[[Kategoria:Geografia]]