Gomasalto: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t esteken zuzenketa
No edit summary
32. lerroa:
== Bizikizuna ==
 
Gomasaltoa oso esperientzia zirraragarria da, batetik norbere burua hutsunera botatzean datzalako (beste jauzi mota batzuetan bezala: '''''[zubisaltoa|zubisalto|zubisaltoa]''''', '''''[zubi2saltoa|zubi2salto|zubi2saltoa]''''', tirolina, parabolajauzia, supersaltoa, jauzikaritza bera, uretara jauzi egitea) baino gomaren luzerak ematen digun eroriko askeak eta goma luzatu bitartean gainerako erorikoak oso berezi egiten dute, are gehiago erreboteetan sentitzen den ingrabitateak eta nahasmenak (erreferentziak galtzeak). Pentsa daiteke jauzikaritzan (paratxutismoan), erorikoa askoz ere luzeago izan daitekeenez, zirrara biziagoa litzatekeela. Baina lurretik hurbilago egoteak, eta ondoriozko erreferentziak hurbilak (abiadura erlatiboa da) askoz [[adrenalina]] gehiagokoa egin ohi dute gomasaltoa (eta gisako beste esperientziak). Hori biak egin dituenak ondo daki.
 
Gomasaltoa atzekoz egiten denean, bizikizuna are latzagoa da, ze eroriko askearen sentsazioa nora goazen ikusi barik bizitzeak, areagotu egiten baitu jauzilariaren beldurra, eta hori aurpegian antzematen da. Oro har postura hau debekatua izaten da lehen jauzirako, zutik jauzi egitearen arriskua (tentazioa) handiagoa delako horrela.