Texas: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t erreferentzia
56. lerroa:
Europar [[kolonia|kolonoak]] iritsi aurretik amerindiarren herri txikiak bizi ziren lurraldean. 1528an hasi ziren [[espainia]]rren lehen espedizioak. 1685. urtean [[Frantzia|frantsesek]] Matagordako badian kokatzeko asmoa zutela hartu zuten aintzat lurraldea [[Espainia Berria|Espainia Berriko]] agintariek. Urte gutxiren buruan, misio ugari sortu ziren (1718an eraikitako San Antonioko misioa izan zen garrantzitsuena).
 
1820. urtean Virginiako Moses Austinek baimena eskatu zien espainiar agintariei Texasko lurraldean bizitokia hartzeko. Hurrengo urtean, haren anaia Stephen Austini eman zioten baimena, eta harekin batera hasi zen ingelesa erabiltzen zuten kolonoen sarrera. Mexiko independentearen egonkortasunik eza ez zen Texasko kolonoen gustukoa, [[Antonio López de Santa Ana]] jenerala aginpidera iritsi zenetik batez ere. 1836. urtean armak hartu eta, mexikar jenerala garaitu ondoren, [[Texasko Errepublika|hamar urteko independentzia]] lortu zuten texastarrek. 1845. urtean, Estatu Batuetako 28. estatua bihurtu zen. [[Ameriketako Estatu Batuetako gerraGerra zibilaZibila]] hasi zenean, bereizi egin zen Estatu Batuetatik eta 1869. urtean berriro lotu zen.
 
== Kanpo-loturak ==