Germaniako Erromatar Inperio Santua [[franko]]en ekialdeko erresumatik garatu zen. [[919]]tik [[936]] arte, germaniar herriak (frankoak, saxoiak, suabiarrak eta bavariarrak) Heinrich Saxoniako dukearen aginpean batu ziren, zeinek errege titulua hartu zuen.
[[OdonOton I.a Handia]]k [[936]]an koroatu zuten [[Aachen]]en. Erregearen autoritatea apezpikuak eta abadeak Inperioko printze izendatuz areagotu zuen. [[951]]n Adelheid [[Lonbardia]]ko erreginarekin ezkondu zen, eta, hortaz, Italiako iparraldea bere aginpean geratu zen. Erresumarekiko kanpoko mehatxuak geldiarazi zituen [[955]]ean [[hungaria]]rrak mendean hartuz eta [[Elba]] eta [[Oder]] ibaien arteko [[eslaboeslaviar]]akrak garaituz. Hori zela eta, OdonOton [[962]]an Erroman, enperadore izendatu zuen [[Aita Santu]]ak. Oton I.aren eta haren oinordeko Oton II.a eta Oton III.aren garaiari ''[[Otondar pizkundea]]'' deritzo, izandako pizkunde ekonomiko eta artistikoa zela-eta.