Iruñeko zitadela: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
20. lerroa:
== Eraikuntza ==
[[Fitxategi:Exterior Ciudadela Pamplona.JPG|thumb|left|260px|[[Iruñe]]ko zitadela, Gazteluaren Itzuliko parketik ikusita.]]
[[1571]]an [[Filipe II.a Espainiakoa]]k [[Iruñe]]ko gotorlekuen berriztaketa eta sendotze plan orokorraren barnean zitadelaren eraikuntza agindu zuen. Eraikin hau diseinatzeko arduraduna [[Giacomo Pelearo]], ezizenez "Fratin", ingeniari militarra izan zen, baina langintza honetan [[Vespasiano Gonzaga Colonna]] [[[[Nafarroa Garaia|Nafarroako]]]] Erregeordeak ere esku hartu zuen. Italiar [[berpizkunde]]arekin bat zetorren defentsa sistema bat asmatu zuten, hau denbora asko ez zela [[Anberes]] hirian praktikan jarria izana zen, [[Francesco Paciotto]]k proiektatutako zitadelarekin, hau [[Turin]]go zitadelaren egilea ere bazen. Bost puntadun izar itxurako oina zuen esparrua izan zen. Oin bakoitzetik eman zitezkeen eraso angelu guztiak kontrolatu zitezkeen. Punta hauetako bi hiriaren barnealdera zuzenduak zeuden hau kontrolpean edukitzeko asmoz, garaiko agirietan jasotzen den bezala, [[1569]]an [[Antonelli]] ingeniariak Filipe II.ari honela berri eman zion:''"Orain Iruñea metropolia baino muga bat da... gaztelu nagusi bat izan behar du, bere berezko erregearen agintearen oroimena oraindik bizirik dirauelako... oraindik indar batez ziurtatzea beharrezkoa da, beren gogoez... Eraikuntza lana kanpoko arriskuez defendatzeko balioko du, baina baita barnekoaz ere"''. Ez da ahaztu behar [[Nafarroako konkista|Nafarroako Konkista]] duela gutxi gertatu zela, [[Nafarroako Erresuma]]ren berreskuratze edo birkonkista saiakera ugarietan Iruñeko hiritarrek parte-hartze zuzen eta aktiboa izan zutelarik. ''Muraria'' idazlanean, bere egile [[Alicia Cámara]]ren arabera, ''"matxinada bat prestatu zezakeen hiri bat menperatzeko modutzat ulertu behar da zitadela"''; eta, Contarini enbaxadoreak ohartu zuenez, ''"erresuma honetako guztiek espainiarrei gorroto diete eta beren berezko erregea [[Joanes III.a Nafarroakoa|Joanes Labritekoa]] itzuli dadin desiratzen dute"''<ref name="DiarioNoticias1">{{es}} [http://www.noticiasdenavarra.com/ediciones/2008/02/17/vecinos/pamplona/d17pam30.1162828.php Zitadelaren erorketaren 200. urteurrena. Iván Giménezen erreportajea Diario de Noticias de Navarra egunkarian. 2008ko otsailaren 17a.]</ref>.
 
Zitadela osatzen duten bastioien izendapenak honako hauek dira: ''San Anton, Real, Santa Maria, Santiago eta Victoria''.