Rainer Maria Rilke: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
19. lerroa:
Rilkek Pragan igarotako haurtzaro eta gaztaroa ez ziren oso zoriontsuak izan. Aita, Josef Rilke ([[1838]]–[[1906]]) burdinbideetako ofiziala zen eta ama, Sophie Entz (1851–1931), jatorri [[judu]]ko industrialari familia batekoa. Ezkontza [[1884]]ean apurtu zen, Sophiek etxetik alde egin zuenean. Ama eta semearen arteko erlazioa ez zen oso ona izan. Izan ere, amak ezin izan zuen gainditu alaba zaharrenaren heriotza, eta René ([[frantses]]ez "berpiztua") bost urte bere zituen arte neskaz janztera behartu zuen<ref name=freed>Ralph FREEDMAN: [http://www.washingtonpost.com/wp-srv/style/longterm/books/chap1/lifeofapoet.htm Life of a Poet: Rainer Maria Rilke] Washingtonpost.com</ref>.
 
Aitak behartuta, [[1886]]ean René [[Sankt Pölten]]go eskola militarrean sartu zen, baina [[1891]]ean, osasun arazoak zituela eta, utzi behar izan zuen. Aurrerago idatzi zuenez, eskola militarrean igaro zituen urteak erabateko sufrikarioa izan ziren<ref name=freed></ref>. [[1892]]tik [[1895]]era arte eskola pribatuak jaso zituen, eta azken urte horretan Pragako unibertsitatean sartzea lortu zuen. Pragan, lehenik, eta [[Munich]]en, gero, arte, literatura, artearen historia eta filosofia ikasketak egin zituen. Pragatik alde egin ostean izena aldatu zuen, René Mariaren ordez Rainer Maria hartuz.
 
[[1894]]ean bere lehen poema liburua, ''Leben und Lieder'' (''Bizitza eta kantuak''), argitaratu zen. Hurrengo urteetan ''Larenopfer'' eta ''Traumgekrönt'' kaleratu zituen.
38. lerroa:
 
=== 1919-1926 ===
[[1919]]ko ekainean Munichetik, non gerra osoa igaro baitzuen, [[Suitza]]ra joan zen. Han, besteak beste, Soglio, [[Locarno]] eta Berg am Irchelen bizi izan zen. 1921eko erdialdetik aurrera Veyras herrixkan ([[Valais kantonamendua]]) kokatutako Muzot gaztelua izan zuen bizilekua. Han sormen handiko aro bat izan zuen eta bere lanik garrantzitsuenak, ''Duineser Elegien'' (hamar urte lehenago hasitakoa) eta ''Die Sonette an Orpheus'', idatzi zituen<ref name=eusk></ref>.
 
[[1923]]an, gaixotasun larri batengatik, sendategietan egon behar izan zuen denboraldi batez. [[1925]]ean Parisera joan zen, etxebizitza aldaketa onuragarria izango zelakoan. Gaixo zegoelarik ere ez zion idazteari utzi. Hil baino lehenxeago jakin zen gaixotasuna [[leuzemia]] zela. [[Montreux]]ko ''Valmont sendategian'' hil zen, [[1926]]eko [[abenduaren 29]]an. [[1927]]ko [[urtarrilaren 2]]an [[Raron]]go hilerrian ehortzi zuten. Epitafioa berak aukeratua izan zen: