Primo Levi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
MerlIwBot (eztabaida | ekarpenak)
t robota Erantsia: lad:Primo Levi
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
12. lerroa:
}}
 
'''Primo Levi''' ([[1919]]ko [[uztailaren 31]] – [[1987]]ko [[apirilaren 11]]) [[idazle]] [[Italia|italiarra]] izan zen, [[judu]] jatorrikoa. Memoriak, narrazioak, olerkiak eta eleberriak idatzi zituen. Faxismoaren kontrako erresistentziaren partaide izan zen eta [[Holokausto]]tik bizirik iraun zuen. Bere hainbat idazlanetan [[Holokausto]]aren lekukotza eman zuen, bereziki [[Auschwitz]]eko [[kontzentrazio-esparru]] edo [[sarraskitze-esparru]]an egon zen urteaz.
 
''Se questo è un uomo'' (''Hau gizona baldin bada'') izeneko kontakizun-liburua [[XX. mende]]ko literatura-lan garrantzizkoenetakoa dela esan ohi da.
20. lerroa:
Primo Levi [[Turin]]en jaio zen, [[1919]]an judu familia liberal batean. [[Kimika]]n lizentziatu zen [[Torinoko Unibertsitatea]]n [[1941]]ean.
 
[[1943]]an, lagun batzuekin batean mendira jo zuen Italiako erresistentzia antifaxistarekin bat egin nahian. Baina, milizia faxistak harrapatu zuen eta [[Alemania|aleman]] okupazio-armadari entregatu zion. Alemanek, [[1944]]an, Monowitz-Buna izeneko gunera deportatu zuten, Auschwitzeko ([[Polonia]]) kontzentrazio-esparruaren eremu barnean. Han pasatu zituen hamar hilabete, [[Armada Gorria]]k esparrua alemanen eskuetatik askatu zuen arte. Levirekin batean, “kargamentu” berean, Auschwitzera eraman zituzten 650 judu italiarretatik 20 bakarrik irten ziren bizirik bertatik.
 
Gerra amaitu zelarik ere, Levi eta beste hainbat preso-ohi eta deserriratu ez ziren berehala itzuli etxera. Sobietar Batasunak prestatu zituen bilgune-zelaietan egon behar izan zuten hilabete batzuez. Etxera ko bidea hartuta ere, Sobietar Batasunaz gain Erromania, Hungaria, Austria eta Alemaniatik barna bidaiatu behar izan zuten trenez, azkenik etxeratu ziren arte.
 
Italiara itzulirik, industria-kimikari lanean aritu zen Torinoko SIVA faktoria kimikoan. Baina berehala hasi zen idazten sarraskitze-esparruetan izan zuen esperientziaz eta Ekialdeko Europan zehar izan zuen itzulera-bidaiaz. Oroitzapen horiek ''Se Questo è un Uomo'' (''Hau gizona baldin bada'') eta ''La Tregua'' (''Menia'') liburuetan biltzen dira batik bat.
 
Levik beste oroitzapen-liburu batzuk ere idatzi zituen, esaterako ''Il sistema periodico''. Eleberria ere landu zuen: ''Se non ora, quando?'' (''Orain ez bada, noiz?'') izeneko eleberriak, partisano judu talde baten historia kontatzen du [[II. Mundu Gerra]]n, [[Errusia]] eta [[Polonia]]n barna ibiltari. Eleberri horrekin Viareggio eta Campiello sariak irabazi zituen eta nazioartean ezagun bihurtu zen.
 
[[1977]]an Levik enpresan zuen gestore-lana utzi zuen idazteari denbora osaoa eskaintzeko. Bere azken lan nagusia ''I sommersi e i salvati'' (''Hondoratu zirenak eta salbatu zirenak'') izan zen. Bertan, holokaustoaren analisia egiten du Levik. Alemaniako herriari gorrotorik ez diola azaltzen du, baina hala ere, ez duela barkatzen.
37. lerroa:
* ''Se questo è un uomo'' (1947) euskaraz ''Hau gizon bat bada'' (2011, Alberdania) [[Mikel Irurtia]]k itzulia.
* ''La tregua'' (1963).
* ''Storie naturali'' (1966, ezizenez: Damiano Malabaila).
* ''Vizio di forma'' (1971).
* ''Lilìt e altri racconti'' (1971).