Alaitz eta Maider: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
3. lerroa:
== Biografia ==
 
[[1989]]. urtean, 14 urte zituztela, [[Alaitz Telletxea]] (trikitia) eta [[Maider Zabalegi]] (panderoa) oiartzuarrak txapelketetan parte hartzen hasi ziren, era honetan beren heziketa herrikoia zabalduz, fandango, arin -arin, porrusalda eta abarrez, plaza edota afariak alaitzen. Tradizioa mamitu zuten arren, kanpoko musika joerak jaso eta entzun zituzten, bereganatu arte, beraienak egin arte.
 
[[1991]]. urtean [[Joseba Tapia]]ren laguntzat beren lehenengo maketa grabatu zuten. [[1995]]. urtean berriz, bigarren maketa grabatu zuten.
 
[[1997]]. urtean lehen diskoa kaleratu zuten "''Alaitz eta Maider"'' (Elkarlanean)eta harrera oso ona izan zuen, 25.000 ale saldu baitziren.
 
[[1999]]. urtean bigarren diskoa kaleratu zuten "''Inshala"'' (Triki-Elkarlanean).
 
[[2002]]an aurkeztu zuten hirugarren diskoa "''Auskalo"'' (Triki-Elkarlanean).
 
[[2004]]. urteko [[abenduaren 18]]an, lagun askoz inguratuta, haien azken emanaldia emaneskaini zuten [[Oiartzun]]go Elorsoro kiroldegian.
 
== Taldea ==