Pedro Antonio Añibarro: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
23. lerroa:
== Añibarro eta bizkaiera ==
 
Añibarrok, Mogelek eta Fray Bartolomek bezala, bizkaiera erabili eta landu zuen bere lanetan, euskalki honetaz literatura hizkuntz ereduzko bat moldatuz, ordura arte bizkaieraz idatzirikoa gutxi eta han-hor-hemen zabaldua baitzegoen. Añibarro eta Mogel bat zetozen Bizkaian bertako euskalkia erabili behar zela eliz zereginetan: hala sermoietan nola katekesi liburuetan. Idazterakoan zein bizkaiera mota behar zen, ez zeuden ados. Izan ere Añibarrok zabalago eta, gaurko ikuspuntutik, zentzudunago jokatzen zuen, artikuluak eta hitzen bukaerak ondo bereiziz, lekuan lekuko fonetismoak gaitzetsita; Mogelek, berriz, herrian –[[Markina]]n– hitz egin eta entzun bezalaxe idazten zuen, bitxikeria fonetiko guztiak maila idatzian ere gordetzen zituela. Añibarro [[Manuel Larramendi]]ren mireslea zen, haren eragina maila teorikoan nabarmena izanik; euskarazko liburuetan, berriz, gutxitan erabili zituen hark sorturiko neologismoak.
 
== Ekinbide literarioa ==
50. lerroa:
 
* ''Gurutze Santuaren, Aita Gure ta Ave Mariaren ganeco Eracusaldiac'' (Durango, 1879; beherago aipatzen den ''Misionari Euscaldunaren'' zatia).
* ''Gueroco Guero.'' Axularren klasikoaren bizkaierazko itzulpena, Añibarrok gordintzat zeuzkan pasarteez arindua. RIEV-en 1923tik harat argitaratzen hasia (42 kapitulu).
* ''Catálogo de los pueblos vascongados de Vizcaya, Guipúzcoa y Navarra ''(Eusk. Adisk. Bol., 1956). Pastoraltzaren premiei begira egindako zerrenda hau, ''Libro de Becerro'' edo ''Crónica del Colegio de Zarauz'' liburuaren zati gisa emana, garrantzizkoa da 1820. urte inguruan euskararen mugak zein ziren ezagutu ahal izateko.
* ''Voces Bascongadas Diferenciales de Bizcaya, Guipúzcoa y Navarra'' (Caja de Ahorros Vizcaína, Bilbo, 1963). [[Manuel Larramendi]]ren eragin nabarmena duen arren, dirudienez herriaren ahotik zuzen harturiko hitz asko biltzen ditu hiztegi honek.