Otto Preminger: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
ZéroBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.1) (robota Erantsia: ko:오토 프레민저
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
22. lerroa:
 
== Antzerkia ==
Ottoren aurreneko asmoa antzerkian aktore lan egitea zen, eta gaztetan hainbat saio egin zituen bide horretan. Hamasei urte zituenean Shakespeareren ''[[A Midsummer Night's Dream]]'' lanaren antzezpen batean hartu zuen parte. Handik gutxira [[Max Reinhardt]] antzerki zuzendariarekin sortutako harremanak bere ametsa gauzatzeko aukera eman zion; dena den, eta familiaren babesa ere alde izateko, ikasten jarraitu zuen eta eskolan amaitutakoan, zuzenbideari ekin zion Vienako unibertsitatean. 1924an Otto [[Carlo Goldoni]]ren testu baten taularatzean hartu zuen parte (''"Il servitore di due padroni"''). Sasoi horretan gerora Ameriketako Estatu Batuetan lan egingo zuten hainbatekin ere egin zuen topo: [[William Dieterle]], [[Mady Christians]], [[Nora Gregor]]... Reinhardtek zalantzak zituen Ottoren antzerkirako dohainez, baina administrazio lanetan laguntzeko oso egoki ikusi zuen eta horretan paratzea bururatu zitzaion. Ottori, ordea, ez zion konponbide honek poz handirik eman eta, zapuztuta, alde egin zuen.