Onddo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
EmausBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.3) (robota Aldatua: gd:Fungas
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
29. lerroa:
Onddoak mundu osoan barrena daude hedaturik, eta [[habitat]] gehienetan hazi ohi dira, [[basamortu]]ak barne. Onddo gehienak [[lur]]rean hazten dira, baina zenbait espezie [[ur]]etan soilik bizi dira. [[Bakterio]]ekin batera, onddoak [[materia organiko]]aren [[deskonposatzaile]] nagusiak dira mundu osoko [[ekosistema]] lurtar gehienetan. Onddoen espezie-kopurua eta landareen espezie-kopurua alderatu da zenbait ingurunetan, eta kalkulu horretatik abiatuz ''Fungi'' erreinuak 1,5 milioi espezie dituela estimatu da<ref>Hawksworth DL (2006) "The fungal dimension of biodiversity: magnitude, significance, and conservation" ''Mycol. Res.'' '''95''' (641–655)</ref>. Orain arte [[taxonomia|taxonomoek]] 70.000 onddo-espezie inguru deskribatu dituzte, baina talde honen benetako dibertsitatea ezezaguna da oraindik<ref>Mueller GM, Schmit JP (2006) "Fungal biodiversity: what do we know? What can we predict?" ''Biodivers Conserv'' '''16''' (1–5)</ref>.
 
Onddo batzuk [[mizelio]]ak sortzen dituzte harizpi antzeko egituretatik, [[hifa|hifetatik]] alegia, abiatuz; beste batzuk [[zelula]] isolatu gisa hazten dira. Duela gutxi arte, onddo-espezie asko ezaugarri morfologikoetan eta gainerako espezie biologikoetarako erabiltzen diren kontzeptuetan oinarrituz deskribatu dira gehien bat. [[espora|Esporen]] eta [[fruitu-egitura|fruitu-egituren]] tamaina eta forma askotan erabili dira sailkapenetan. Azken aldian, berriz, adituak [[biologia molekular]]reko tresnak ari dira erabiltzen, hala nola [[ADN]]aren sekuentziatzea, onddoen sailkapenei sendotasun handiagoa emateko eta talde taxonomikoen arteko dibertsitatea hobeto ezagutzeko.<ref>Hibbett, D.S., ''et al.'' (2007) "A higher level phylogenetic classification of the ''Fungi''" ''Mycol. Res.'' '''111''' 5:(509-547) doi=doi:10.1016/j.mycres.2007.03.004</ref>
 
Onddoak, orokorrean, hiru talde nagusitan sailka daitezke morfologiari dagokionez: [[legami]]ak (onddo zelulabakarrak), [[lizun]]ak (hifa izeneko filamentuak dituztenak), eta [[perretxiko]]ak (gorputz fruitu-emaile handiak dituztenak, jateko modukoak)
57. lerroa:
Hiru mekanismoren bidez garatzen dute onddoek beren ahalmen patogenoa:
 
* hipersentikortasunaren bidez: hainbat onddok dituzten [[antigeno]]ek [[Alergia|erreakzio alergikoak]] (hipersentikortasuna) eragiten dituzte. [[Konidio]], [[espora]] edo [[mizelio]]en zatiek errinitisa eta asma sor dezakete, eta baita pneumonitisa ere. [[Aspergillus]]-ek, adibidez, alergeno indartsuak ditu.
 
* toxinen bidez: onddoek ahalmen toxiko handia duten toxinak (mikotoxinak) askatzen dituzte. Mikotoxinen artean [[aflatoxina]]k, [[okratoxina]]k eta [[ergotamina]] aipa daitezke, gizakia ez ezik, animalia asko ere kaltetu eta hil ditzaketenak. Janari kutsatuak irensterakoan hartzen du gizakiak onddo-intoxikazioa. Atal honetan ere [[perretxiko]] askok ekoizten dituzten toxinak edo pozoiak sartu behar dira: [[Amanita muscaria]]-ren muskarina, esaterako, edo [[Amanita phaloides]]-en faloidina. Toxina batzuen ezaugarri haluzinogenoak aski ezagunak dira.
 
* infekzioaren bidez: onddoak organismo baten kolonizazioa egiten dutenean, eta bertan ugaltzen direnean, gaixotasuna eragiten dute, [[mikosi]] bat sortuz. Onddoen konidio edo esporak asnasterakoan mikosi sistemikoa agertzen da; azaleko mikosiak, aldiz, ukipen zuzenaren bidez harrapatu ohi dira ([[ezkabi]]a, dermatofitosiak, etab.).
 
Azkenik, azpimarratu behar da ere onddoek betetzen duten zeregin onuragarria medikuntzan, [[antibiotiko]] askoren ekoizpenaren atzean baitaude. Bi besterik ez aipatzearren, [[Penicillium]] onddoak sortzen duen [[penizilina]], eta [[Cephalosporium]]-ek ekoizturiko [[zefalosporina]]k daude.