Olmeka: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
10. lerroa:
Bere hizkuntzarako [[hieroglifo|idazkera hieroglifiko]] bat garatzen lehen izan zirela uste da (adibiderik zaharrena K.a. 650. urte ingurukoa da), nahiz eta puntu hau oso eztabaidatua den adituen artean. Inguruko beste hainbat kulturetan hain ageri zen [[pilota]] jokoa asmatu zuten eta badakigu denbora neurtzeko [[egutegi]]ak sortu zituztela.
 
== Arkitektura ==
[[FileFitxategi:La Venta Pirámide cara sur.jpg|320px|thumb|[[La Venta]]ko piramide nagusia, [[Mesoamerika]]ko zaharrena.]]
Arkitektura olmeka nahiko soila da, hieratikoa eta errealista aldi berean, baina sumendi harria lantzeko molde bikaina zutela erakusten dute haien monumentuek.
 
Jainkoen gurtzarekin eta hileta erritoekin loturiko monumentu multzoetan aurkitu dira arkitektura olmekaren aztarna nagusiak; eraikin aipagarrienak [[piramide]] tankerako monumentuak dira. Aztarnategi olmeka nagusia, arkitekturari dagokionez, ''[[La Venta]]'' multzoa da. [[Padura|Padurez]] inguraturiko uharte moduko batean dago, eta ospakizunetarako gunea, hilobiak eta jainkoei egindako eskaintzak agertu dira bertan. Monumentu nagusia piramidea da, [[tumulu]] [[koniko]] bat, 30 metro garaia eta 130 m inguruko diametroa duena. Piramide olmeka gehienak bezala, [[puntu kardinal]]ak ditu ardatz eta hainbat zutabez, [[hilarri]]z eta [[aldare]]z zegoen hornitua. Piramidearen iparraldean lauki luze formako [[plaza]] bat dago, ospakizunetarako erabili bide zutena, eta plazaren alboetan bi plataforma luze; iparralderago patio moduko bat ageri da, [[basalto]]zko zutabeekikoa, eta beste tumulu txiki bat hondoan. Garrantzitsuak dira, halaber, La Ventako [[serpentina]]zko [[mosaiko]] erraldoi bikainak, [[jaguar]] jainkoari eskainiak.
== Eskultura ==
[[Fitxategi:Mexico.Tab.OlmecHead.01.jpg|thumb|right|320px|''1 Monumentua'', La venta aztarnategiko buru erraldoia (3 m garai)]]
 
25. lerroa:
Eskultura txikiak eta miniaturak ere egin ohi zituzten olmekek, [[harribitxi]]zkoak: [[jade]]a eta serpentina erabili zuten batez ere (jadea urarekin eta emankortasunarekin lotzen zuten), haina baita [[jadeita]] eta [[diorita]] ere. Eskultura olmekak eskultura leunak dira eta bolumenari eman zitzaion lehentasuna, ez dute sartu-irten nabarmenik. Hilobietan agertu dira eskultura txiki gehienak; Cerro de las Mesas aztarnategian, esaterako, 782 estatuatxotik gora aurkitu dira, jaguar itxurako irudi [[sexu]]gabeak islatzen dituztenak.
 
== Erreferentziak ==
{{erref zer}}
{{lur}}