«Nazca kultura»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
No edit summary
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
'''Nazca''' [[Peruko historia|Antzinako Peruko]] kultura bat zen, Nazca probintzian sortua (Ica departamenduan) [[I. mende]] inguruan eta [[VI. mende]] arte iraun zuena. Antzekotasun nabarmena du [[Paracas kultura]]rekin, Nazcako oihaletako irudietan edo zeramikazko ontzietan esaterako, eta Nazca Paracasko kulturaren eratorria zela esan daiteke horrenbestez.
 
== Artea ==
 
Dena dela, Paracasen adierazpide nagusi gisa [[oihal]]gintza erabili zen bezala, Nazca kulturan aldaketa bat egon zen, eta [[zeramika]]k hartu zuen oihalgintzaren lekua. [[Arkitektura]] aski apala zuten. Ez da pezozko edo harrizko eraikin handirik aurkitu; etxeak txikiak ziren, [[adobe]]zko hormekikoak, eta herrixketan bezala antolatuta bide zeuden. Nazca kulturako hiri nagusia [[Cahuachi]] izan zen; hango aztarna aipagarrienak hilobiak dira: ganbera batera iristen den putzu modukoak dira eta, Paracas kulturako joerari jarraituz, oihalez estalita agertu dira gorpuak. [[Piramide]] txikiak eta terrazak ere aurkitu dira.
 
== Ikus, gainera ==
* [[Nazcako lerroak]]
 
{{commons|Category:Nazca culture}}