Mozambike: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
MerlIwBot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
83. lerroa:
 
[[Fitxategi:Beira-c1905.jpg|thumb|left|180px|Beira (1905)]]
[[XX. mendea]]ren hasieran, Portugalek Mozambikeko administrazioa konpainia pribatu handienen eskuetan utzi zuen; adibidez, Mozambique Company, Zambezi Company edo Niassa Company, denak [[Ingalaterra]]k sustatuak eta kontrolatuak hein handi batean. Konpainiek [[burdinbide]]ak luzatu zituzten aldameneko herrialdeetara, eta [[Erresuma Batua|Erresuma Batuko]] kolonietako zein [[Hegoafrika]]ko meatzetarako langile merkeak (eta askotan bortxatuak) ere hornitzen zituzten. Oro har, [[metropoli]]ko politikak Portugalgo etorkinen alde egiten zuenez, jatorrizko herritarren integrazioaren, azpiegitura ekonomikoaren edo populazioaren heziketaren gainean arreta txikia ezarri zen.
 
[[Bigarren Mundu Gerra]]ren ondoren, [[Europa]]ko estatu gehienek, nola edo hala, koloniei independentzia edo autonomia eman zieten; Portugalek, berriz, tinko adierazten zuen Mozambike eta itsasoaz haragoko gainerako lurraldeak aberriaren probintzia arruntak baino ez zirela.
101. lerroa:
 
== Demografia ==
Etniak: makuak % 47,8; tsongak % 23,3; malawiarrak % 12; xonak % 11,3; yaoak % 3,8; swahiliak % 0,8; makondeak % 0,6; portugesak % 0,2; besteak % 0,7. Erlijioa: animistak % 47,8; katolikoak % 23,8; musulmanak % 17,8; besteak % 0,3.
 
Mozambikeko biztanle gehienak bantu familiako hizkuntzaz mintzatzen diren afrikarrak dira. Zambeze ibaitik iparraldera bizi diren etnien artean, aipatzekoak dira makuak eta yaoak, eta Zambezetik hegoaldera bizi direnen artean, tsongak eta shonak. Itsasaldean swahilia erabiltzen da eta hizkuntza ofiziala, portugesa, hirietan hitz egiten da batez ere. Portugaldar gehienek (250.000 inguru) alde egin zuten Mozambikek 1975ean burujabetasuna erdietsi zuenean. Hegoaldeko eta erdialdeko itsasaldean bizi da jende gehiena. Mozambikeko osasun-egoera txarra da. Gaur egun HIESa da arazo gehien sortzen ari den gaixotasuna, biztanleen % 12 baitaude kutsatuta, estimazioen arabera; baina malaria, hepatitisa eta elikadura-urritasuna ere kezkatzekoak dira. Jaiotza- eta heriotza-tasak oso handiak dira.