Mikerroi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
MerlIwBot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
45. lerroa:
'''Mikerroi''' beti izan da [[Iratxo Dortoka]]ren arerioa. [[Mutaito]]rekin ikasten hasi zirenean ezagutu ziren. Gaztetatik nabari zitzaion bere jarrera makurra. Iratxo Dortoka eta Mutaitoren gainerako ikasleekin [[Satan Bihotz Txiki (aita)|Satan Bihotz Txikiren]] aurka burrukatu zen. Galdu egin zuten ordea. Mutaito maisuak honen aurka borroka egin zuen eta larriki zaurituta geratu zen. Sendatzean entrenatzera alde egin zuen. '''Mikerroi'''orduan gaizkiaren indarraz jabetu zen, gaizkiaz edozer lor zitekeela ohartu eta bere bideari ekin zion. Ordutik, inoiz ez dio axola izan garaipena lortzeko erak, berarentzat garrantzitxuena aurkakoa irabaztea baitzen. Bere anaia gaztea [[Tao Pai Pai]] da, munduko hiltzailerik handiena.
 
'''Mikerroi''' [[Dragoi Bola (animea)#Arte Martzialen 22. Mundu Txapelketa|Arte Martzialen 22. Mundu Txapelketan]] agertu zen lehenengoz. Bertara bere bi ikasleak, [[Ten Shin Han]] eta [[Chaoz]], aurkeztu zituen, eta lehenengoaren bitartez [[Son Goku]]k ustez bere anaia hil zuela jakin zuen. Hau jakitean mendekua nahi zuen, ezin baitzuen sinetsi Tao Pai Pai bere betiko etsaiaren ikasle batek hil zuela. Ten Shin Hanek eta Chaozek maisuaren gehiegizko ankerkeria eta maltzurkeriagatik honen ikasle izateari uko egin zuten. [[Dragoi Bola (animea)#Arte Martzialen 23. Mundu Txapelketa|Arte Martzialen 23. Mundu Txapelketararte]] ez zen gehiago '''Mikerroiren''' berririk izan. Oraingoan bere anaiarekin agertu zen, gorputz atal ugari zibor bihurturik zegoela.
 
Txapelketa honen ondoren ez da pertsonaia hau gehiago agertu.