Mikel IV.a: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
4. lerroa:
[[Zoe Porfirogeneta]] [[enperatriz]]aren ganberazaina eta maitalea zen. [[1034]]an [[Erroman III.a Argiro]] enperadorea Zoek pozoiturik hil zen. Mikel alargunarekin ezkondu eta tronura iritsi zen. Hala ere, Mikel izaera ahulekoa eta [[epilepsia|epileptikoa]] zenez gero, [[Konstantino VIII.a]]rekin eta Erroman III.arekin Lehen Ministro izana zen Joan Eunukoa anaiaren esku utzi zuen aginpidea<ref name=brit> Chisholm, Hugh, ed. (1911): [http://archive.org/stream/encyclopaediabri18chisrich#page/358/mode/1up Michael IV the Paphlagonian] Encyclopædia Britannica (11th ed.). Cambridge University Press.</ref>.
 
Joanek armadan eta finantza sisteman egin zituen erreformek Bizantziar Inperioaren susperraldia ekarri zuten, etsaien erasoaldiei aurre eginez. Inperioaren ekialdeko mugan, [[setio]] luze baten ostean, [[Edesa]] hiria askatua izan zen. Mendebaldean, berriz, [[Jurgi Maniakes]]ek [[1037]] eta [[1040]] bitartean egin zituen kanpainetan, [[musulman]]ak ia erabat egotziak izan ziren [[Sizilia]]tik. Baina Italiako [[normandiar]]rren aurkako espedizioak porrot egin zuen eta, [[1041]]ean Maniakesek alde egin ondoren, Siziliako konkista gehienak galdu ziren. Iparraldean [[serbia]]rren 1040ko matxinadak arrakasta izan zuen baina, enperadoreak berak gidatutako kanpaina bati esker, [[Trazia]] eta [[Mazedonia (eskualdea)|MazedoniaMazedoniako]]ko hiriak mehatxatzen zituen [[bulgariar]]ren eta [[Balkanak|Balkanetako]] [[eslaviar]]ren errebolta, zapaldua izan zen (1041)<ref name=brit></ref>.
 
== Erreferentziak ==