Islamiar arkitektura: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
26. lerroa:
 
[[Damaskoko Meskita Handia]] 706-715 urteetan eraiki zen gutxi gora-behera, [[omeia]]rren garaian alegia. Meskita hori ereduzko meskita gisa har daiteke. Antzinako erromatar santutegi baten gainean eraiki zen. Hauek dira meskita horren atal nagusiak : [[arkupe]]z inguratutako patioa (sala), erdian [[iturri]] bat duena, otoitz aretora (harani) sartu aurretik fededunak garbi daitezen ; santutegia (mihrab) otoitz aretoan dago, kanpoko harresira erantsia ; eta dorrea edo minaretea, patioko harresian, [[Meka]]rantz begira. Hormak [[Bizantzio]]ko [[mosaiko]] beiratu ederrez daude apainduak. Gaur egun arte iritsi diren mosaiko horietako zatiak [[paisaia]] eta arkitektura ikuspegiak dira, inguruan apaindura ugariak dituztenak urrearen gainean eginak.
[[Fitxategi:Great Mosque of Samarra.jpg|150px|thumbnail|ezkerrera|[[Samarra]]ko Meskita Handiaren [[minarete]] kiribila, [[IX. mende]]a.]]
 
Samarrako Meskita Handia da lehenengo kalifen arkitektura lan aipagarrietako bat (848-852), munduko meskita handienetako bat tamainaz ; 38.000 m²-ko eremua du. Eremu horren ia erdia 464 zutabek eutsitako zurezko teilatu batek estaltzen zuen. Teilatua eta antzina hormak apaintzen zituzten mosaikoak desagertu egin dira ia erabat. Minaretea da eraikuntza horren ezaugarri nagusia. Eskailera kiribil batek inguratzen du minarete, eta horretatik igotzen da tontorreko plataformara ; egitura horrek antzinako [[Mesopotamia]]ko [[zigurat]]ak ekartzen ditu gogora.