Matt Groening: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
18. lerroa:
[[1977]]an, Matt komikigintzan hasi zen. Liburu-denda batean fotokopiak egiten zituen eta ondoren banatzen zituen. [[1978]]an, bere lehenengo marrazkiak egin zituen profesional gisa [[Wet Magazine]]rentzat. Istoriotxo honek "''Forbidden Words''" zuen izenburu eta [[Irail]]a/[[Urri]]ko alean argitaratu zuten. [[1980]]rako hain zen ezaguna istoriotxoa ezen ''[[Los Angeles Reader]]'' astekariak hartu zuen.
 
[[1982]]an, [[Rock and Roll]]ari buruzko zutabea eman zioten, "''Sound Mix''" izenburukoa. Halere, ez zuen gehiegi rock and rollari buruz hitz egiten, baizik eta bere haurtzaroari, berak asmatutako musika taldeei edo beste gaiei buruz hitz egiten zuen. Ondoren, zutabe honetatik kendu zuten eta umorezko zutabea eman zioten.
 
[[1980]]an, Mattek bere emaztea ([[1999]]ra arte) izango zen [[Deborah Caplan]] ezagutu zuen ''[[Los Angeles Reader]]''ren. [[1984]]an, Deborahk Matt Groeningen ''[[Love is Hell]]'' marrazki-liburua argitaratu zuen. Oso arrakastatsua izan zen eta ondorioz, ''Los Angeles Reader'' utzi eta ''Life in Hell Co.'' agentzia sortu zuten.