Antibiotikoekiko erresistentzia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
16. lerroa:
*erresistentzia eragiten duten [[gene]] batzuek antibiotikoek erasotzen dituzten bakteriar egitura batzuk aldatzen dituzte. Adibidez, [[estreptomizina]]k eta [[kloranfenikol]]ak, biek ala biek, [[Erribosoma|erribosomei]] atxikitzen dira eta [[proteinen sintesi|proteinen sintesia]] oztopatzen dute. Bakterioaren gene batek erribosomen egitura aldatzen badu, aipaturiko bi antibiotiko horiek ezin dute erribosomen gain jardun, eta proteinak normaltasunean sintetizatzen dira.
 
*hainbat bakteriok bide metaboliko alternatiboak lortu dituzte, antibiotikoekiko erresistentzia ematen dietenak. Honen adibidea andui batzuek [[azido foliko]]a lortzeko erabiltzen dute bide metaboliko berezia dugu. Honi esker sulfamidekiko erresistenteak dira: jakina denez, [[Sulfamida|sulfamidek]] azido folikoaren sintesia inhibitzen dute, baina erresistentzia garatu duten bakterioek ez dute ohiko [[Anabolismo|bide anabolikoa]] burutzen, eta ondorioz sulfamidek ez diete kalterik egiten.
 
 
== Mutazioen bidez hartutako erresistentzia ==
 
[[Fitxategi:Antibiotic resistance.svg|thumb|size=180px|right|[[Hautespen naturala]]k antibiotikoekiko erresistentzia nola zabaltzen duenaren azalpena. Goiko irudian jatorrizko populazio bakteriarra. Erdikoan antibiotikoaren jardueraren ondorioz geratzen diren [[bakterio]]ak. Beheko irudian bakterio erresistenteen zabalkundea agertzen da. Kolore horiak bakterio sentikorrak adierazten du, eta marroiak erresistenteak]]
 
[[Mutazio]]ak material genetikoan gertatzen diren aldaketa heredagarriak dira. Gerta daiteke ausazko mutazio batek erresistentzia ematea bakterio bati; honek erresistentzia hori pasatuko die bere ondorengo guztiei. Bakterioen sortze-denbora oso txikia denez (20 minutuoro [[erdibiditze|erdibiditzen]] baitira gehienak), mutazioak azkar zabaltzen dira bakteriar populazio batean, eta egun gutxitan erresistentzia ematen duen mutazioak egundoko zabalkundea lor dezake.
 
Mutazioen bidez hartutako erresistentziak arrakasta handia lortzen du [[hautespen naturala]]ren ondorioz. [[Antibiotiko]] baten aurrean, bizirik iraungo dute [[bakterio]] eraginkorrenak, hots, erresistentzia hartu dutenak. Hauek izango dira, gainera, ugalduko diren bakarrak. Hautespen prozesu horretan antibiotikoak dira presio hautakorra egiten dutenak, hauek hautatzen baitituzte bizirik iraungo duten bakterioak. Zenbat eta handiagoa izan presio hautakorra, orduan eta gehiago hautatuko dira bakterio mutanteak.
 
Mutazioa agertuko balitz baina presio hautakorrik (antibiotikoa) ez balego, jatorrizko andui sentikorrek gehiengoa izaten jaraituko lukete. Baina antibiotikoen erabilera masiboak mutante erresistenteak aukeratzen ditu, bakterioen artean azkar eta zabal nagusitzen direnak.
 
Antibiotiko batek eraginkor izateari uzten dio barra-barra erabiltzen den une beretik, presio hautakorra egiten baitu sortze-denbora oso txikia duten bakterioen gain. Osasungintzan ez ezik, albaitaritzan ere (eta abereak gizentzeko pentsuetan erabiltzen diren antibiotiko pila ere) antibiotikoen gehiegizko erabilerak bakterio erresistenteen kopurua etengabe igotzen du. Labur esanda, antibiotikoen erabilera desegokiak erresistentzia maila handiko bakterioen agerpena errazten du.
 
 
== Plasmidoen bidez hartutako erresistentzia ==
 
 
 
 
== Kanpo loturak ==