Mantibleko erromatar zubia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.6.5) (robota Erantsia: en:Bridge of Mantible
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
3. lerroa:
'''Mantibleko erromatar zubia''' [[Ebro]] ibaiaren gainean dagoen [[zubi]]a da, [[Asa]] ([[Lantziego]], [[Arabar Errioxa]]) eta [[El Cortijo]] ([[Logroño]], [[Errioxa]]) herrietan kokaturik dagoena. Gaur egun, zubiaren aztarnak besterik ez dira geratzen.
 
Bere luzera 164 [[metro]]koa zen, 5 metroko zabalera eta 30 metroko altuera maximoa zituelarik. Erdi-puntuko zazpi arkuz zegoen osaturik, gaur egun horietatik bi bakarrik geratzen direlarik zutik, besteen oinarrietako aztarna gutxi batzuekin batera.
 
Historialari batzuen arabera [[II. mende]]aren lehen erdian eraiki zen, [[Erromatar Inperioa]]ren garaian. Beste batzuen ustez, ordea, zubia [[XI. mende]]an eraiki zen, [[Gares]]ekoarekin batera eta biak eraikiak izango ziren orduko [[Nafarroako Erresuma]]ko bi hiririk garrantzitsuenak lotzeko: [[Naiara]] eta [[Iruñea]].