Lucio Muñoz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
3. lerroa:
'''Lucio Muñoz Martínez''' ([[1929]]ko [[abenduaren 27]]a, [[Madril]] - [[1998]]ko [[maiatzaren 24]]a, Madril) [[espainiar]] [[margolaritza|margolari]] bat izan zen. Madrilgo San Fernando eskolan ikasi zuen. Ikasketak amaitu zituenean madrildar errealistekin izan zuen harremana, Antonio López, López Hernández anaiak eta emazte izango zuen Amalia Aviarekin. 1956an Frantziako gobernuak beka bat eman zion eta Art Autre higikundea eta Tàpiesen eta Dubuffeten lana ezagutu ahal izan zituen. 1950eko hamarraldian Muñozen lana informalismoaren baitakoa zen, baina Espainiara itzuli zenean abstrakziorantz egin zuen. Ondoren, era guztietako materialak erabiltzen hasi zen Muñoz, paper erreak, zura, etab.
 
Euskarria garrantzi handikoa izan zen Muñozen lanean, izan ere, gainean zuloak, urradurak, eta abar egiten baitzituen. Bere lanak, bestalde, koloretsuak dira, nahiz eta beltza den nagusi. Grabatuak ere egin zituen. Muñozen lanak New Yorkeko Guggenheim Museoan edora Arte Modernokoan ikus daitezke. [[1962]]an [[Oñati]]ko [[Arantzazuko santutegia|Arantzazuko basilikabasilikako]]ko absidea egin zuen. [[1983]]an Arte Plastikoen Sari Nazionala jaso zuen. Madrilgo [[Sofia Erregina Museoa]]k Muñozen atzera begirako erakusketa bat antolatu zuen 1989an'''.'''
 
== Erreferentziak ==