«Ehun (biologia)»: berrikuspenen arteko aldeak

9.155 bytes removed ,  Duela 13 urte
**[[Ehun eroale]]ak
**[[Jariatze ehun]]ak
 
1.-MERISTEMOAK
 
Meristemoak landare baskularrek bakarri dituzten ehunak dira. Hazkundea zuzentzen dute, euren zelulek banatzeko eta berezitzeko gaitasun handia dutelako. Jardute unearen eta landarean duten kokapenaren arabera, primario edo apikalak eta sekundario edo albokoak izan daitezke.
 
Zelula meristematikoak txikiak eta poliedrikoak dira, nukleo handi bat dute eta ez dute bakuolarik edo oso txikiak dituzte. Pareta zelularra gina eginkizun konkretua mitosi asko egiten du.
 Meristemo primario edo apikalak zelula enbrionarioetatik sortu dira zuzen-zuzenean; sustraiaren eta zurtoinaren muturretan kokatuta daude eta landarearen luzetarako hazkundea zuzentzen dute. Etengabe zatitzen ari da.
 Meristemo sekundario edo alboetakoak zatitzeko gaitasuna berreskuratu duten zelula helduetatik sortzen dira. Alboetan daude kokatuak eta lodierako hazkundea zuzentzen dute. Bi motatakoak daude: Kanbiuma eta felogenoa.
A. Kanbium: xilema (izerdi landugabea garraiatu) sekundarioaren eta floema (izerdi landua garraiatu) sekundarioaren artan dago eta berak sortzen ditu bai bata eta bai bestea. Zurtoin eta sustraietan dago eta zelula zilindrikoak edo zerrendak (kanbium faszikularra) osatzen agertzen da.
B. Felogenoa edo kanbium subertsua zurtoin eta sustraien azalean kokatua dago, kanpoaldetik hurbil. Kanpoalderantz suber edo kortxo izeneko ehun babeslea eratzen du eta barrualderantz, felodermis edo kortex sekundarioa izeneko parenkima kortikala. Zilindro oso bat edo arku itxura zerrenda longitudinalak eratzen agertzen da.
 
EHUN HELDUAK
 
1. PARENKIMAK
 
Parenkimak landareen ehun betegarri garrantzitsuenak dira, hau da, landareei masa ematen diete. Ehun helduen artean espezializazio mailarik txikiena du.
Landarean egiten duten funtzioaren arabera bost mota bereizten dira: klorofilakoa, erreserbakoa, aeriferoa, akuiferoa eta eroalea.
a. Klorofilikoak edo fotosintesikoak: landareen atal berde guztietan dago. Kloroplasto asko duten zelulek eratzen dute eta euren zeregina fotosintesia egitea da. Bi parenkima klorofiliko mota daude euren itxura eta zelulan duten kokapenaren arabera: hesitua eta lagunar edo harroa.
b. Erreserbako parenkima: landarearentzako beharrezkoak diren substantziak biltzen berezituta dauden zelulek osatzen dute. Argitara ez dauden organoetan dago, tuberkulu, bihotz...adibidez.
Kokapenaren arabera: Kortikalak edo muinekoak
c. Parenkima aerifero edo aerenkimak duten ezaugarri nabarmena zelula artean hutsarte handiak daudela da. Hutsarte horietan garraiatzen eta pilatzen dira gasak.
d. Parenkima akuiferoa ura biltzeko egokituta dauden zelulek osatzen dute. Zurtoinaren barrualdeko eremuetan eta leku eta klima hezeetakoak diren landareetan .
e. Parenkima eroaleak hodi eroaleen artea betetzen duten zelula multzoak osatzen dute. Laguntzen dion hodi eroalearen arabera, parenkima xilema eta parenkima floema daude.
 
2. EHUN EROALEAK
 
Ehun eroaleak landareak dituen ehunik konplexuenak dira. Ehun horien zelulek landareen ehun guztien artean bereizte mailarik handiena dute eta landarearen gorputz osoan barrena elikagai disolbatuak garraiatzen berezituta daude. Eboluzioari dagokionez, pteridofitoetan agertzen dira, hau da, lehorrera guztiz egokitzea lortu zuten lehenengo landareetan
 
Bi ehun eroale mota daude: xilema eta floema. Biek osatzen dute landarearen sistema baskularra edo eroalea.
 Xilema, egun egurtsu edo egurra, landareetako ura eta gatz mineral disolbatuak (izerdi landugabea) garraiatzen dituen ehun eroalea da. Bi xilema mota daude: xilema primarioa, hasierako meristemotik sortua eta xilema sekundarioa: kanbiumaren jardueraren ondorioz sortzen da lodieran hazkunde sekundarioa duten landareetan. Osatzen duten zelulak hauek dira: elementu eroaleak edo trakeakoak, xilema zuntzak eta parenkima laguntzearen zuntzak.
Landare egurtsuetan, xilema zaharrak garraioan parte hartzen du eta hazkundearen landarearen euskarri modura jokatzen duen ehuna bihurtzen da: egurra. Arbola bati adina zehazteko, urtero udaberrian eta udan sortzen diren xilema eraztunak zenbatzen dira, esklerizatu.
 Floema, ehun bahea, ehun liberiarra edo liberra fotosintesian sintetizatu diren substantzia (izerdi landua) garraiatzen dituen eta landarearen organo guztietara banatzen duen ehuna da. Bi floema mota daude: floema primarioa, hasierako meristemotik sortua eta floema sekundarioa, kanbiumaren jardueraren ondorioz sortzen dena lodieraren hazkundean.
Flemak, xileramerreantzera, zenbait zelula mota ditu: elementu baheak, zelula laguntzaileak , parenkimak, zuntzak eta esklereidak. Landare angiospermoetan zelula lagungarri nukleodunak ageri dira hodietara lotuta plasmodeoen bitartez.
 
3.- EHUN BABESLEAK
 
Ehun babesleen funtzioa landarearen kanpoko azala estali eta babeslea, edo landarearen barrualdean ehun batuk eta beste batzuk banatzea du. Zelulen artean ez dute hutsarterik. Lau ehun babesle mota daude: epidermisa, exodermisa, endodermisa eta suberra.
 
 Epidermisa: landareen gorputza estaltzen duen zelula geruza jarraitua eta, gehienetan, bakarra da. Kanpokoalde guztia (sustraiak izan ezik) substantzia iragazkor batez bustia dago: kutina. Kutina kutikula izeneko geruza garden bat eratzen du eta geruza horri esker epidermisak ez ditu ur eta gasak iragazten. Kutikularen gainena argizaria ezar daiteke. Bere zelulek ez dute kloroplastorik.
Epidermiseko zelula batzuk luzatu edo zatitu egin daitezke eta ileak edo trikomak eratu. Funtzio desberdinak dituzte ile horiek: zurgatu, babestu, eutsi.
 Exodermisa: landare gimnospermo eta angiospermo helduek sustraietan duten ehun berezia da. Aldez aurretik dagoen ehun baten (gehienetan parenkima bat) zelula suberifikatu egiten direlako sortzen da. Zelula biziek osatzen dute.
 Endordermisa: normalean zelula biziduen geruza bakar batez osaturiko barnealdeko ehun bat da. Sustraietan ehun eroaleak eta parenkima periferikoak banatzen dituen zilindroa eratzen du. Zelula gazteek laguntza bat eramaten dute horma erradial eta zeharkakoetan: Casparyren banda. Zurtoinetan nekez azaldu. Kambium eta Felogenoa babestu eta separatzen du.
 Suberra: Felogenoaren eta sustrai zaharren ondorioz sortzen da. Hilda eta airez beterik dauden zelulak elkarren o ondoan ezartzen dira euren artean hutsarterik utzi barik eta horrela, ura eta gasari iragazten uzten ez dien geruza osatzen dute. Iragazkortasun hori dela eta, suberra duten landareetan gas eta ur trukaketa egiteko lentizelak erabitlztzen dira: zelula bizen kordoiak dira, kortxoko zelulen artean sartuta daude eta barruko ehun biziak kanpokoekin lotzen dituzte. Suberra orbainketa ehuna ere bada. Artelatzean oso garatua dago eta hortik dator zuhaitz horren izen zientifikoa : Quercus suber . Kortxoa
 
EHUN MEKANIKO EDO EHUSTE EHUNAK
 
Ehun mekanikoek, eusteko ehun ere esaten zaie eta organo helduen erresistentzia maila ziurtatzen dute. Bi ehun mekaniko meta bereizten dira: kolenkima eta esklerenkima.
 Kolenkima: zelula bizi mota bakarrez osatuta dago, hauek nahiko luzangak dira, kloroplastodunak eta hormen lodiera homogeneoa da. Zelula biziez osatuak daude.
Kolenkima arruntena kolenkim angeluarra da. Zelulak lodiagoak dira zelula horetako batzuk biltzen diren angeluan. Flexio eta zapaltzeen aurrean erresistentzia eta malgutasuna erakusten dute, bai hazten ari diren organoetan, bai zurtoineko, pezilolio eta hostoetako nerboetako diren organoetan, bai zurtoineko, pezioloko eta hostoetako berbioetako atal gazteetan. Elkarren atzena dauden zilndro multzoak dira, azaleti kokoatuta daude, zurtoin eta pezioloetan, zainetan zehar eta hostoetan
 Esklerenkima: hazteari utzi dioten organismo helduetako erresistentzia mekanikoa kontrolatzen duen ehuna da. Zelulak hilik daude estruktura gogorrak osatuz, azien kanpoko aldea (intxaurren kanpokoa). Kolenkimak ez bezala, os ohorma lodi eta gogorreko zelula ditu (lignifikatuak). Zelula horiek heldutasunera iristen direnean hil egiten dira. Bi zelula mota daude: zuntzak eta zelula petreoak edo esklereidak.
 
EHUN JARIATZAILEAK
 
Beste ehun batzuen barruan sakabanatuta dauden zelula multzoak dira; beste ehun horiek landarearentzak alferrekoak diren sustantziak sortzen dituzte eta iraizte pro duktutzat hartzen dira. Substantzia horiek kanporatu egin daitezke, guruin ehunak, edo bakuloetan pilatu, ehun jariatzaileka eta iraitz ehunak. Jariatzse jarduera zelula bakarrarena ere izan daiteke. Garrantzitsuenak:
 Latex hodiak: hodietan biltzen diren zelula multzoak dira. Presioan dagoen eta ur, goma, erretxina (kautxu) eta alkaloidez eraturiko latez zurixka beteriko bakuola ugari dituzte.
 Erretxina hodiak: landare osoa zeharkatzen dituzten eta gurin zelulen jariakna jasotzen duten hodiak dira. Ohizkoak dira konifera askotan eta guztiz ugariak erretxina pinuan
 Lisina poltsa: oli esentzialez beteriko zelula arteko espazioak dira. Jariatze produktzu zamaturik dauden eta mintzak deseginda diutzten ehunen hutsune (poltsa) eraturik, zelula multzoetatik datoz. Ugariak fruitu garratzen azaletan (limoia, naranja...)
 Guruin zelulak: edo halako zelula multzoek, kanpora jariatzen dituzte egiten dituzten substatnziak. Talde honetako nektarioak eta jariatze biloak, digestiozkak eta erresumingarriak.
 
 
 
 
[[Kategoria:Anatomia]][[Kategoria:Ehunak]]
Anonymous user