Joan I.a Tzimiskes: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: thumb|300px|Joan I.a Tzimiskesen txanpona. '''Joan I.a. Tzimiskes''' (Hierapolis, Armenia, 925 - Konstantinopla...
(Ez dago alderik)

15:51, 2 urtarrila 2013ko berrikusketa

Joan I.a. Tzimiskes (Hierapolis, Armenia, 925 - Konstantinopla, 976) 969-976 urteetan Bizantzioko enperadorea izan zen.

Joan I.a Tzimiskesen txanpona.

Jenerala zen eta Asiako kanpainetan nabarmendu zen. Teofano Nizeforo Fokas enperadorearen emaztearen maitalea zen eta harekin elkar hartuta hil zuen enperadorea. Ondoren, maitalea utzi eta Teodora printzesarekin ezkondu zen. Eslaviarren aurka borrokatu eta ekialdeko Bulgaria menderatu zuen (970). Palestina ia osorik hartu zien musulmanei (974-975). Basilio II.a bere ondorengoak pozoituta hil zen.

Erreferentziak