Banukasitarrak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: '''Banu Qasi''' Islamera bilakatutako euskal dinastia baten izena zen, Tutera eta inguruko lurraldean agindu zuena XI. eta X. mendeetan eta Cassius konteak hasiera em...
(Ez dago alderik)

14:21, 14 otsaila 2007ko berrikusketa

Banu Qasi Islamera bilakatutako euskal dinastia baten izena zen, Tutera eta inguruko lurraldean agindu zuena XI. eta X. mendeetan eta Cassius konteak hasiera eman ziona. XI. mendearen hasieran Zaragozako taifak konkistatu zuen.

Banu Qasi emiratoa eta bere aliatu nagusia, Iruñako Erreinua X. mendean

Banu Qasi estatu autonomoa Iruñako Erreinuaren (gerora Nafarroako Erreinua izango zena) aliatu garrantzitsu bat zen. Biek elkarri lagundu zioten gainontzeko erreinu kristau eta musulmandarren erasoen aurrean. Tutera Zaragozaren aurka galtzean, Banu Quasitarrak Alpuenten (Aragoin) xumeki kokatzea lortu zuten.

Nafarroa eta Aragoiko Alfontsok Tutera konkistatu zuen 1115ean. Bertako musulmandar eta judutarrak nafar estatuak babesturik bizi izan ziren, 1512an Gaztelak konkistatu eta Inkisizioak ihes edo beraien erlijioaz ernegatzera behartu zituen arte