Lieja: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
27. lerroa:
 
== Ondarea ==
[[Fitxategi:Charlemagne-liege-2.jpg|thumb|left|[[Carolus Handia]]ren estatua, Liejan.]]
 
Liejako hiriak iraganeko monumentu asko gorde ditu: Saint Lambert plazako etxeak, XVI. mendeko Printze-Apezpikuen jauregia, X. mendeko Sainte Croix eliza (XIII-XIV. mendeetan berritua), Saint-Martin basilika (X. mendean sortua eta XVI. mendearen hasieran berritua), San Joan Ebanjelista eliza [[karolingiar]]ra, kanpandorre [[erromaniko]]a duen Saint Jacques eliza, Saint-Paul katedrala eta bertako museoa. Erdi Aroaz geroztik garrantzi handiko kulturagunea izan da Lieja: Arte Ederretako museoa eta akademia, unibertsitatea eta musikako errege kontserbatorioa.
 
== Historia ==
 
[[Fitxategi:Charlemagne-liege-2.jpg|thumb|left|[[Carolus Handia]]ren estatua, Liejan.]]
 
[[VII. mende]]an sortu zuen hiria [[Lanberto]] santuak eta 710. urtean apezpiku bat finkatu zen bertan. Ondoko mendean apezpiku hiri guztiz indartsua osatu zen eta [[Germaniako Erromatar Inperio Santua]]ren barnean zegoen arren, gatazka handiak izan ziren luzaroan Liejako apezpiku-printzeen eta enperadoreen artean. [[Flandria]]n bezala, XIII. eta XIV. mendeetan liskar handiak gertatu ziren Liejan burgesiaren eta gremioetako langileen artean. XIV. mendean [[Burgundia]]ko etxea nagusitu zen, baina gudu ugari izan zen ondoko bi mendeetan, burgundiarren eta Frantziako koroaren laguntza zuten liejatarren artean. 1485ean [[Maximiliano Austriakoa]]k zapaldu zuen Liejako [[Guillaume de La Marck]]ek Karlos Burgundiako dukearen aurka bultzatu zuen matxinada eta, zapalkuntza latza izan zen arren, hiri burujabetzat onartu zuen Lieja. Ondoren [[Bavaria]]ko etxea jabetu zen apezpiku-printze tituluaz eta Liejako biztanleek horren kontra borrokan segitu zuten. XV. mendetik aurrera industria zabaldu zen Lieja aldean eta bertako armagintzaren arrakastak hazkunde nabarmena erakarri zuen. XVIII. mendean guztiz zabaldu zen Liejan [[Argien Mende]]ko pentsamolde berria eta 1792an desagertu ziren betiko Liejako apezpiku-printzeak. 1940an alemaniar [[nazi]]ek hartu zuten Lieja eta bertako 23.000 etxebizitza guztiz hondatu ziren 1944an.