«Kutsadura elektromagnetiko»: berrikuspenen arteko aldeak

t (r2.7.2) (robota Aldatua: de:Elektrosmog)
 
* Efektu ez termikoa; temperaturaren igoera gauzatu gabe eragindako efektuak dira. Intentsitate eremu txikietan eta denbora luzean suertatzen da. Barnean minbizia, gaixotasun inmuneak, aldaketa genetikoak, bihotz arritmiak eta kalte neurologikoak aurki daitezke. Aitzitik, ez dago honako efektuak existitzen diren egiaztatzen duen ikerketarik.
 
== Ikerketa batzuk ==
Antenei buruz ikerketa asko egin dira; batzuetan ez da frogatu antenak kaltegarriak direnik, baina antenen erabilera eta gaitz konkretuen arteko erlazioak aurkitu dituzten ikerketak izan dira.
 
=== Interphone azterlana ===
Gizartean zabaldutako irrati maiztasunekiko kezkak funtsarik ote zuen aztertzeko, 2000. urtean hasitako azterketa izan zen Interphone azterlana, IARC agentziak (Minbizia Ikertzeko Nazioarteko Agentziak) ikerketa oniritzita.
 
Nazioarteko kasu-kontrol multzo bati buruz azterketa gisa hasi zen Interphone. Telefono mugikorrek igortzen duten RF energia gehien xurgatzen duten mintzetan ager daitezkeen lau tumore motetan arreta jarriaz: garuneko tumoreak (glioma eta meningioma), entzumen nerbioa (neurinoma edo schwannoma) eta parotida guruina.
 
Helburua telefono mugikorraren erabilerak tumore hauek izatearen arriskua handitzen duenez zehaztea zen eta, zehazki, telefono mugikorrek igorritako RF energia minbizi-sortzaile izan zitekeenentz ikustea.
 
=== Lennart Hardell-en ikerketak ===
Lennart Hardell-ek onkologia eta minbiziaren epidemiologiako iraskaslea da Suediako Orebro Unibertsitate Ospitalean. Hardell-ek egindako ikerketa gehienak pestizidek eta kutsatzaile organikoek minbizian izan ditzaketen eraginak aztertu dituzte. Azkeneko urteetan berak eta bere lankideek burmuin minbiziaren eta haririk gabeko telefonoen arteko erlazioa frogatzen saiatu dira.
 
Lennart-ek eta bere lankideek 1995tik 2006ra arte haririk gabeko telefono eta beste irrati-frekuentzia erradiazioari buruzko 6 kasu-kontrol azterketa egin dituzte. Horietatik hiru burmuin minbiziari buruz, bat listu-guruina minbiziari buruz, bat barrabil-minbiziari buruz eta azkena Hodkin linfomari buruz.
 
=== Europako kontseilua ===
Europar biztanleria 2000. urtetik aurrera oso kezkaturik agertzen zen mugikorrek osasunean eduki ditzazketen arrisku potentzialekin. Eurobarometroaren aburuz europarren 48%-a kezkatuta edo oso kezkatuta dago mugikorrek osasunean duten eraginaz. Gainera %76-a estazio-baseekin kezkatuta agertzen da.
 
Honek herri-ekimen ugari sortu ditu Europan zehar, batipat eskola ospitale eta haurtzaindegi ondoan dauden antenen aurka.
 
Honi erantzuna emateko Europako Nekazaritza eta Tokiko eta Eskualdeko Gaietarako Ingurumen Batzordeak bi audientzia egin zituen adituekin. Bata 2010ko irailaren 17-an eta bestea 2011-ko otsailak 25-ean. Azkenik 2011-ko maiatzak 6-an txosten bat jaulki zuen eremu magnetikoen arrisku potentzialei eta ingurumenean eraginei buruz. Txosten honetan gai honi buruzko konklusioak agertzen dira, momentura arteko azterketa zientifikoak kontuan hartuz.
 
== Erreferentziak ==
45

edits