Antibiotikoekiko erresistentzia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
4. lerroa:
 
Antibiotiko batekiko sentikorra den bakterioa bi bide hauetatik erresistente bihur daiteke: [[mutazio]]aren bidez edo beste bakterio batetik hartutako [[gene]] berezi baten bidez (erresistentzia ematen duen gene baten bidez, hain zuzen ere). Gaur egun ohikoa da hainbat bakterio erresistenteak izatea antibiotiko askorekiko: aipatu dira 8 antibiotikoekiko erresistenteak diren bakterio batzuk, ''superbakterio'' edo ''erresistentzia anitzeko bakterio'' deritzonak.
 
 
== Erresistentziako mekanismoak ==
 
Mutazioaren bidez edo hartutako gene bereziren bidez agertzen den erresistentziak hainbat mekanismotatik indargabetu dezake antibiotiko baten jarduera:
 
*bakterio erresistenteak aparteko [[proteina]] edo [[entzima]] sor dezake, antibiotikoa deusestatzen duena. Horren adibidea betalaktamasa entzima sortzen duten anduiak dira. Betalaktamasa horrek [[penizilina]], [[zefalosporina]] eta eraztun betalaktamikoa duten antibiotikoak indargabetzen ditu, eraztun hori hidrolizatzen duelako. Bestalde, erresistentzia duten beste bakterio batzuek entzima bereziak ekoizten dituzte (azetilasak, fosforilasak...), antibiotikoaren egitura molekularra aldatzen dutenak. [[Kloranfenikol]]a azetilatuz, esaterako, lortzen dute hainbat anduik antibiotiko horrekiko erresistentzia.
 
*erresistentzia lortzeko beste bide bat bakterioaren [[mintz plasmatiko]]an eragindako aldaketak dira. Esaterako, antibiotiko hidrosolugarriek bakterio gram negatiboen [[zitoplasma]]ra heltzeko mintz plasmatikoaren porinak zeharkatu behar dituzte. [[Mutazio]] batek edo [[plasmido]] batek porina horien egitura aldatzen badu, antibiotikoak ezin izango du sartu. [[Tetraziklina]]rekiko erresistentzia holako mekanismo batean datza.
 
*erresistentzia eragiten duten [[gene]] batzuek antibiotikoek erasotzen duten bakteriar egitura batzuk aldatzen dituzte. Adibidez, [[estreptomizina]]k eta [[kloranfenikol]]ak, biek ala biek, [[Erribosoma|erribosomei]] atxikitzen dira eta [[proteinen sintesi|proteinen sintesia]] oztopatzen dute. Bakterioaren gene batek erribosomen egitura aldatzen badu, aipaturiko bi antibiotiko horiek ezin dute erribosomen gain jardun, eta proteinak normaltasunean sintetizatzen dira.