Lanaren etika protestantea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
5. lerroa:
Nahiz eta [[katolizismo]]ak ekintza onak salbaziorako beharrezkoak zirela irakatsi (salbazioa etorkizuneko gertaera gisa ulertuz), erreformatzaileek ekintza onak jada jasotako salbazioaren ondorioz zirela predikatu ohi zuten. Aldiz, [[kalbinismo|kalbinistar]] eta [[Luteranismo|luteranotar]] teologoen arabera norbera Jainkoaren predestinazioari esker salbatu zitekeela bakarrik predikatu ohi zuten. Norbera predestinatua dagoen jakitea ezinezkoa denez (norbait "iraunkortasun edo pertseberantziaren dohainaz" saritua ez izatea ere balitekeenez), pertsona bat aukeratua edo predestinatua den jakiteko bere bizimoduari so egiten zaio. Arrazoi honegatik protestanteei ezaugarri hau oso erakargarria izaten zitzaien, euren burua predestinatua zegoela ala ez jakiteko seinaletzat baitzuten.
 
Lanaren etika protestantea usadioz [[Iparraldeko Europa]]n oso hedatua dago ([[Eskandinavia]], [[Alemania]], [[Suitza]], [[Ingalaterra]], [[Gales]], [[Eskozia]] eta [[Ipar Irlanda]]ko protestanteen artean), [[Amerika|AmeriketaAmeriketan]]n [[AEB]] eta [[Kanada]]n ere aski zabaldua dagoelarik. Usadioz edo haien ustez, gizarte protestante hauetan herrialde [[katolizismo|katolikoetan]] baino lan eraginkorrarekiko atxikimendu handiagoa dago (adibidez, [[Latinoamerika]], [[Irlanda]]ko katolikoak, [[Portugal]], [[Espainia]], [[Italia]] eta [[Frantzia]]), maiz herrialde protestanteetako biztanle askok herrialde katolikoetan lanarekiko joera patxadatsuagoa dutelako ustea dutelarik.
 
== Ikus gainera ==