Plasmido: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: sk:Plazmid
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
5. lerroa:
Plasmidoen tamaina aldakorra da, baina beti kromosoma baino askoz txikiagoak dira. Bakteria gehienek plasmidoak dituzte, batzuetan ale bakar bat, besteetan ehunka. [[Eukarioto]]ak diren [[legami]] gutxi batzuk plasmidodunak dira ere. Burujabeak izan arren, zenbait kasutan plasmidoak bakteriar kromosoman integratzen dira. Kasu horietan kromosomarekin batera erreplikatzen dira, haien autonomia galduz. Integratuta dagoen plasmidoari ''episoma'' deritzo.
 
Plasmidoek duten informazio genetikoa anitza da oso: [[antibiotiko]]ekikoantibiotikoekiko erresistentzia]] kodifikatu dezakete, baita [[konjugazio]]a egiteko edo toxinak sortzeko gaitasuna ere. Bakterioen artean transmititu daitezke, konjugazioaren bitartez; horrela, [[gene]]en hedapena eta aldakortasun genetikoa ugaritu egiten da.
 
[[Gaixotasun|Osasun arazo]] larria da bakterioek antibiotikoekiko duten erresistentzia gero eta handiagoa. Plasmidoekin lotuta dago askotan erresistentzia hori, eta plasmidoak trukatzerakoan erraz zabaltzen da bakteriar populazioaren artean.