Mikel (goiaingerua): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Marklar2007 wikilariak «Mikel goiaingerua» orria «Mikel (goiaingerua)» izenera aldatu du
No edit summary
2. lerroa:
[[Fitxategi:SANMIGEL02.JPG|thumb|right|230px|[[Uharte Arakil]]etik gorantz [[Done Mikel Aralarkoaren santutegia|San Mikel Aralarkoaren santutegira]] doan bidean, santutegira hurbilduz goazela agertzen den harria. Idazkun hau du: «Mikel gurea zaindu Euskal Herria».]]
 
'''Mikel goiaingerua''', '''Done Mikel''', '''Jaun Done Mikel''' edo '''San Mikel''' ([[hebreera]]z: מיכאל —ahoskera: {{IPA|ˌmixäˈʔel|}}; esanahia: «Nor Jainkoa adina?»—; [[arabiera]]z: ميخائيل ''Mīkhā'īl''; [[greko]]z: Μιχαήλ ''Mikhaḗl''; [[latin]]ez: ''Michael''), [[Jainkoa]]ren armaden buru da [[judaismo]]an, [[islam]]ean eta [[kristautasun]]ean (eliza [[Eliza Katolikoa|katolikoa]], [[Eliza Ortodoxoa|ortodoxoa]], [[Eliza Ortodoxo Koptoa|koptoa]] eta [[Eliza Anglikanoa|Anglikanoa]]). [[Euskal Herria]]n jaiera handia izan du, eta sinesmen paganoetan oinarritu zen:
 
[[Done Mikel Aralarkoaren santutegia|San Migel Aralarkoa]] goiangerua [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] santu zaindaria da. Euskal Herrian jaiera handia izan du, eta sinesmen [[paganismo|paganoetan]] oinarritu zen:
 
{{aipu|Mendia zen [...] sineste zaharretako katedral eta santutegia. Ez halere edozein mendi. Zerutik gertu zegoen mendi aukeratuak, Amaren sabelera doan bide antzera, kobazulo edo lezeren bat behar zuen goiko aita indarrak lurraren ama sabela ernaltzeko. Horrela sortu zen mundu guztiko mendi santuen mitoa. Bizia ematen duen ''[[sugaar]]'' edo ''suge harra. Herensugea'' alegia, udaberrian ikusten da garra dariola kanpora ateratzen, eta udazkenean itzultzen da berriro lurpean dagoen neguko gelara. Herensugea, berez, biziaren aita da, baina, gero, bere umeen irensle bihurtzen da, ekaitz, tximista, lurrikara, uholde, lehorte eta ezbehar guztien figuran, eta gizonak hil egiten du. Bide berean egurasten da [[Mari]], lurraren emankortasunaren irudia.