Labradorko itsaslasterra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
5. lerroa:
[[Ozeano Artikoa]]n sortzen da, eta hegoalderantz higitzen da. Artikoko bi itsaslasterren segida da: [[Groenlandiako mendebaldeko itsaslasterra]] eta [[Baffin uhartea|Baffin uharteko]] itsaslasterra. [[Labrador penintsula]]ren kostari eta [[Ternua]]ko ekialdeko kostari jarraituz igaro ondoren, hego-ekialderantz abiatzen da, eta [[Eskozia Berria|Eskozia Berriko]] kostara iristen da. Han, itsaslasterraren beso bat mendebalderantz abiatzen da, Ternuako hegoaldeko kostaren paraleloan, eta [[San Laurendi golkoa]]n sartzen da. Beste besoa Golkoko itsaslasterreko ur epelarekin nahasten da Ternuatik hego-ekialdera dagoen Ternuako kala handian eta [[Ipar Karolina]]ren iparraldeko kostatik gertu. Bi itsaslasterren konbinazioaren ondorioz, laino itxi-itxiak sortzen dira, eta, halaber, munduko arrantza-tokirik aberetsenetako bat eratzen dute.
 
Udaberrian eta uda-hasieran, Labradorko itsaslasterrak [[iceberg]]-ak garraiatzen ditu Groenlandiako glaziarretatik hegoalderantz, itsasontzi transatlantikoen itsasbideetaraino. Bestalde, Labradorko itsaslasterren urek hoztu egiten dute Kanadako probintzia atlantikoetako eta [[Ingalaterra Berria|Ingalaterra Berriko]] kostaldeko klima. Kosta horietako uraren tenperatura 7-10  °C hotzagoak dira latitude bereko Ipar Amerikako mendebaldeko kostaldekoak eta Europako kostaldekoak baino. Labradorko itsaslasterreko urak gazitasun txikia du, eta, ondorioz, errazago izozten da. Horregatik, neguan [[Kanada]]ko ekialdeko kostaldea izoztu egin daiteke baita latitude txiki samarretan ere.
 
Egindako kalkuluen arabera (Greenberg eta Petrie, 1988), Labradorko itsaslasterrak 7,6 Sverdrup garraiatzen ditu (1 sverdrup 1.000.000 m<sup>3</sup>/s da). Abiadura 0,3-0,5 m/s da.
{{ elhuyar | data=2012/11/29}}
 
[[Kategoria:Itsaslasterrak]]
 
{{ elhuyar | data=2012/11/29}}
 
[[be:Лабрадорскае цячэнне]]