«Ehun (biologia)»: berrikuspenen arteko aldeak

14.184 bytes removed ,  Duela 13 urte
== Animalien ehunak ==
 
[[AnimailaAnimalia|Animalien]] gorputzetan oinarrizko lau ehun mota daude, [[gizaki|giza]] gorputzean eta organismo multizelular apalenetan barne. Lau mota hauek [[organo]], egitura eta beste osagai guztiak osatzen dute.
 
* '''[[Epitelio ehun]]a''' - Zelula geruzez osatutako ehunak dira, organoak estaltzen dutenak [[Azal (anatomia)|azal]]a eta [[heste]]en barne estaldura bezala. Ehun hauek babeste, jariatze eta xurgatze funtzioa dute.
* '''[[Lotura ehun]]a''' edo '''Ehuste ehuna''' - Izenak berak adierazi moduan, dena batera eusten duten ehunak dira. Zientzialari batzuek [[odol]]a lotura ehuntzat hartzen dute.
* '''[[Gihar ehun]]a''' - [[Gihar]]rak osatzen dituen ehun uzkurkorra da, laburtu eta luzatzeko gaitasuna duena.
* '''[[Nerbio ehun]]a''' - [[Garun]]a, [[bizkarrezur-muin]]a eta [[nerbio periferiko]]ak osatzen duten zelulak dira.
 
===ENDODERMOTIK SORTZEN DIREN EHUNAK===
 
1. EHUN EPITETALAK
Ehun epitelialen artean bi mota daude: estaldura epitelioak eta guruin epitelioak. Bien zelulek morfologia poliedrikoa dute eta eten gabe berritzen ari dira oso bizitza laburra dutelako.
 Estaldura epitelikoak
Gorputzaren kanpo eta barruko azalerak estaltzen dituzte. Odol hodirik ez duten zelula geruzaz osatuta daude eta izaera konjuntiboa duen mintz basal baten gainean dago. Estaldura epitelikoak lauak edo zilindrikoak kizan daitezke:
 
Lauak: zelula zapalduaz daude eratuak. Geruza bakar bat osatzen badute epitelio monoestratifikatu diretze, zenbait geruza osatzen badituzte epitelio lau pluriestratifikatuak. Epitelio lauek azalaren gainaldea, hestegorria, ahoko mukosa, bagina eta guruin batuzek hodiak estaltzen dituzte.
Zilindrikoak: Geruza baten edo zenbait geruzetan kokatuta dauden zelula prismatikoz eratuta daude. Geruza baten bada epitelio zilindriko monoestratifikatu esaten zaie eta zenbaitetan bada epiteio zilindriko pluriestratifikatua.
 
 Guruin epitelioak
Subsatantzia mota desberdinak jariatzen berezituta daude: mukia, izerdia, argizaria eta esnea. Epitelio horien zelulak pilatu egiten dira azpiko ehunean zelula kordoi bat hazi ondoren. Zelula masak zelukak biltzen eta euren azalerak lotzen dituen hodia duenean, zelulek guruin exokrinoak (kanpoaldekoak) eratzen dituzte.
Guruin epitelioa azaleko epiteliotik askatzen denean eta zelula masak bere jariakina odol kapilarretan zuzenean isurtzen duenean, guruin endokrinoak edo barne jariaketakoak sortzen da. Azken hauek hormonak eratzen eta jariatzen dituzte.
 
2. NERBIO EHUNA
 
Nerbio ehuna da guztietan konplexuena. Berariazko hartzaileen bitartez estimuluak jasotzen, nerbio zentroetatara informazioa transmititzen, erantunak sortzen eta, euren jarduera egokitu dezaten, erantzun horiek organo eragileei bidaltzen berezituta daude. Organismo osoan zabalduta daude, sistema baten barruan antolatuta: nerbio sisteman. Bi elementu mota ditu: nerbio zelulak edo neuronak eta glia edo neuroglia zelulak.
 
Neurona guztiek gorputz neuronala edo perikarion izeneko gorputz zelularra eta zitoplasmako luzapenak dituzte. Gorputz neuronalek itxura bat baino gehiago izan dezakete: izar itxura, piramide itxura, esferikoa... Nukleo handia dute, neurofibrila ugari eta gorputz besikularrak edo Nisselen granuluak. Perikarionetik bi luzapen mota irteten dira:
 Dentritak: laburrak, ugariak eta adar askokoak izaten dira normalean. Adarraren muturrera hurbiltzen diren neurrian, diametroa txikitu egiten zaie. Dentritek beste neurona batzuen nerbio kinada jasotzen dute.
 Axoia edo neurita: luzapen bakarra izten da gehienetan, oso luzea, oso adar edo kolateral gutxi dituena, eta luzeera ososan diametro finkoa duena. Nerbio kinada gorputz neuronaletik kanpora bidali eta nerbio, muskulu edo epitelioko zelula batera transmititzeaz arduratzen da.
Azken adarrak puxika antzeko zabaluneetan amaitzen dira, botoi terminaletan. Botoi horietan kinada beste zelula batzuetara transmititzen da neurotransmisore izeneko zelulen jariakinaren bitartez. Neuronen arteko loturak sinapsiak dira.
 
Funtzioaren arabera, neuronak bi eratakoak izan daitezke: sentikorrak, estimulua jasotzen dutenak, eta eragileak, erantzuna sortzen dutenak. Bi neurona mota horien artean nerbio kinada zuzentzen, erregulatzen eta aldatzen duten beste neurona batzuk egon daitezke.
Ornogabeetan oso ugariak dira jariatzen neuronak, ornogabeetan ez dira hain ugariak, Neurona mota horiek odol hormonak askatzen dituzte.
 
NEUROGLIA EDO GLIAKOAK
 
Neuronak bete, eutsi eta isolatzeaz gain, ziur aski euren elikaduran partea hartzen dute (astrozitoak eta oligodendrozitoak), hau da, neuronen mantenimenduaz arduratzen dira. Nerbio ehunak garbitzen ere jarduten dute eta zaurituta edota hilda dauden neuronak digeritzen dituzte (mikroglia). Neurona bakoitzeko hamar glia daudela kalkulatzen da.
Glia mota desberdinak:
 Astrozitoak: neuronak inguratzen duten izar itxurako zelulak dira. Kapilarrekin lotzen diren hedapenak dituzte.
 Oligodendrozitoak: Txikiagoak dira eta astrozitoek baino luzapen laburragoa eta gutxiago dituzte. Nerbio sistema zentraleko axoiak inturatzen dituen mielinazko zorroa eratzen dute.
 Mikroglia zelulak: txikiak eta urriak dira. Luzapen laburrak dituzte eta, “arantza” txikiz estalita daudenez, itxura arantzatsua.
 Schwannen zelulak: zapalak dira eta zitoplasman banda bikoitza dute, fina eta zurbila; mielinazko zorroaren alde bietan ezarrita dago. Substantzia hori lipidikoa da: batez ree molekula fosfolipidoekin, eta kolestero eta proteina loturekin osatua. Zelula horien oinarrizko funtzioa nerbio sistema periferikoko zuntzak estaltze da eat eruren degenerazio eta birsorkuntzan parte hartzea.
 
MESODERMOTIK ERATORRIKO EHUNAK
 
1. MUSKULU EHUNAK
Muskulu ehuna gorputzaren mugimenduak kontrolatzen dituen ehuna da. Euren zelulen ezaugarri nagusia uzkurtzeko gauza izatea da, hau da, nerbio estimuluak hartzen dituztenean etzan egiten dira. Muskulu ehun edo zuntzak luzeak dira eta miofibrila ugari biltzen dituzte. Miofibrila horiek proteina uzkurgarrien miofilamentuz osatua daude, aktina eta miosina proteinez. Muskuluak uzkurtzen dira aktinazko filamentu finak miosinazko filamentu lodien gainean higitzen direnean. Muskulu zeluletako zelula mintzari sarkolema deritzo eta zitoplasmari sarkoplasma, horien nukleoek zatitzeko gaitasuna galdu dute.
Hiru muskulu ehun mota bereizten dira:
 Muskulu ehun lisoa: zelula fusiforme eta uninukleatuz eta ardatz nagusiaren paralelo diren miofibrilaz eratuta dago eta hauek ez dute zeharkako ildaskarik. Uzkurdura berezkoa, geldoa, erritmikoa eta luzea da. Bronkio, zain, arteria, urdail, heste eta umetokian daude muskulu horiek eta ugatza, listu guruinak eta gernu maskuria inguratzen dute.
 Muskulu ehun ildaskatu edo eskeletikoak: uzkurdura arina, arritmikoa eta nahita egindakoa du. Burmuin et abizkarrezurreko nerbio sistemako nerbioek kontrolatzen dute. B ere zelulak zilindrikoak, oso luzeak eta multinukleatuak dira, eta zeharkako ildaskak diztuzten sortean biltzen dira. Sorta horiek banda iunak (anisotropoak edo A) edota banda argiak (isotropoak edo B) dituzte, zelula bakoitzaren miofibriletako ildasken adikzioaren arabera.
 Muskulu ehun kardikoak edo miokardioak: Uzkurdura azkarra eta erritmikoa, eta borondatezkoa ez dena, dauka. Ornodunetan, bere zelulek zeharkako ildaskak dituzte ta luzeak eta abar ugariakoak dira.
Miokardioetan zeharko edo ildaska ilunak ikusten dira bi zelulen arteko loturan.
Bihotzean eta zirkulazio sisteman aurki dezakegu eta miokardioak bihotzeko paretetan.
 
ENDODERMOTIK ERATORRIKO EHUNAK
 
1. LOTURA EDO EHUSTE EHUNAK
Animaliaren gorputz osoan zsehar oso zabaldua dauden ehunak dira eta beste ehunak eta organoak eutsi eta lotzeko funtzioa dute. Oso zelula gutxiz, bizirik ez duten zelula arteko subastantzia ugariz eta hiru zuntz motaz osatuta daude:
 Zuntz kolagenoak: animalien organismoan ugarien dagoen proteinaz osaturiko zuntz ugarienak dira, hau da, kolagenoz. Luzetarako ildaskak dituzten sorta bihurgunetsuak eratzen dituzte. Zailak eta malguak dira, baina ez elastikoak.
 Zuntz elastikoak elastina: izeneko proteinaz dago osatua. Aurrekoa baino finagoa dira eta ez dute ildaskarik. Sare irregular horiska eratzen dute. Oso elastikoak dira eta erresistentzia handia diote tiratzeari.
 Zuntz erretikularra: oso delikatuak dira eta sare trinkoa osatzen dute. Prekolageno izeneko proteinaz osatuta daude. Ez dira oso elastikoa baina erresistentzia handia tiratzeari.
 
A. EHUN KONJUNTIBOA
Ehunak eta organoak babesten eta lotzen dituen ehun tipikoa da. Eta ehun horien bitartez heltzen dira ehun eta organoetara nerbio eta odol hodiak.
Biltzen dituen zelula desberdinak zuntzek zeharkatzen duten oinarrizko subastantzia ugari eta amorfo baten barrruan daude. Bi zelula motez eratua dago, fibrolasto (zelula finkoa) eta seudopodoa (mugikorra, zelula zaharrak jan). Ehun konjuntibo ugarienak hauek dira:
 Konjuntibo laxoa edo areolarra: Hutsuneak betetzen ditu, epitelioak ezartzen diren oinarria da, odol hodiak eta hodi linfatikoak inguratzen ditu, eta larruazalean, mukosetan eta guruineta dago. Ehun horretan ugarieank izar itxura duten fibrozitoak eta histiozitoak edo makrofagoak dira. Azken hauek odol monozitoetik sortzen dira. Zuntz kolageno elastikoa eta erretikularrak dituzte. Matrize likatsua da. Ehun delikatua, malgua eta malgutasun gutxikoa da.
 Konjuntibo lodiak: laxoaren osagai berberak ditu, baina zuntz kolagenoa askoz gehiago ditu. Ornodunetan larruazalaren sakoneko dermisean, kornean, organoen kapsuleta eta, batez ere, tendoietan dago. Trinkoak da, tiratzeei erresistentzia txikia eta malgutasun gutxikoa.
 Konjuntibo elastikoa: ehun konjuntibo laxoz banaturik dauden zuntz elastikodun sorta sendoz osatuta dago. Ez dago oso zabalduta; bizkarrezurreko lotailuak horiak eta trakea, bronkio eta arterietako mintz elastikoak eratzen ditu.
 
B. EHUN KARTILAGINOSOA
Osaketari dagokionez zelula arteko substantzia amorfo, solido, elastiko eta gogorra duenez, trinkotasun zurruna du. Ez du odol hodirik, hodi linfatikorik eta berbio hodireik. Oinarri-oinarrian azalera artikulatuen euskarri edota estaldura moduan jokatzen du. Enbrioien eskeletoa kartilagosiaz dago osatua.
Kartilago ehuneko zelulak kondrozitoak eta euren zuntzak, kolagenoak eta elastikoak, dira. Kopurua osatzen duten kartilagoaren arabera da.
Kondrozitoak obalo formakoak dira eta luzapen finak dituzte, matrizean husuneak betetzen dituzte, zulo izenekoak, eta batetik zortzira egon daitezke. Ornodunetan hiru kartilago mota ageri dira:
 Kartilago hialinoak:zelula gutxi ditu eta zenbait zuntz kolageno. Sudur trenkada, saihetseko kartilakoeta. Fetoaren eskeletoa
 Kartilago elastikoak: elastina zuntz ugari ditu. Epligotia eta ugaztun batzuen, gizakiena esaterako, belarriko kartilagoa eratzen du.
 Kartilago haritsuak edo fibrokartilagoak: zuntz kolagenoz ia bakarrik osatuta dagoen matrizea du. Zelula lerrokatuta ditu. Orno arteo diskoak, pubiseko sinfisia eta meniskoak eratzen ditu.
Kartilagoaren muga perikondria da. Eremu horretatik luzatzen da kondorbalstoen jardueraren ondorioz.
 
C.- EHUN ADIPOSOA
Ehun adiposoa konjuntibo laxoaren antzekoa da, baina nagusi ditu zelula adiposoak edo adipozitoak. Zelula horiek esferikoak dira eta ez dute luzapenik. Koipe neutroak gordetzen dituzten bolumen handiko tanta batean ehun adiposo horiaren kasuan; eta ehun adiposo arrearen kasuan, berriz, tanta txikiago eta ugariagoetan gordetzen dituzte.
 
Ehun adiposo arrea oso ugaria da hibernazioa egiten duten ugaztuenetan, kiroptero eta karraskarietan. Ornodun homeotermoetan energia erreserba moduan eta isolatzaile termiko moduan jokatzen dute; organo jakin batzuk finkatzen ditu, giltzurruna esaterako, eta gorputzaren ingurua modelatzen du larruazalaren azpian geruza jarraituaeratzen duelako: panikula adiposoa. Hezur luzeetako hezun muin edo muin horia eratzen du.
 
D.- HEZURRETAKO EHUNA
Ehun konjuntibo guztietan orokorrean da, zelula ar teo substantzia, hezur matrizea, kaltzifikatu egiten delako. Horrek pisu handia jasateko gaitasuna ematen dio okertu eta apurtu gabe. Ornodunek bakarrik dute eta euren barruko eskeletoko hezurrak eratzen ditu.
Hezurraren azkeneko itxura ematen parte hartzen duten hiru zelula mota ditu:
 Osteozitoak:matrizeko barrunbe edo zuloetan kokatuta daude.
 Osteoblastoak:matrizearen atal organikoa eratzen dute.
 Osteoklastoak:hezur subastantzia apurtzeaz arduratzen dira.
Matrizearen pisuaren %50 materia ezorganikoz osatua dago, batez ere hidroxiapatitozko kristal itxura duten fosfato kaltzikoz. Karbonatu kaltzikoa ere badute. Matrizearen atal organikoa, osteina, zuntz kolagenoz eta subastantzia amorfos osatuta dago.
 
Bi hezur ehun edo hezur mota bereizten dira: trinkoa eta harroa edo erretikularra.
 Hezur trinkoa: mamitsua eta gogorra da eta matrizean ez du barrunberik. Hezurren kanpoko geruza osatzen du. Hezur luzeen atal zilindrikoa, diafisia ia oso-osoan hezur trinkoa da.
 Hezur harroa edo erretikularra: trabekula mehezko “sarea”da. Trabekula horiek hezur muiez beterik dauden barrube ugari elkarrekin lotzen dituzte. Hezur muin mota bi daude: gorria edo hematopoitikoa, odol zelululak eratzen dituena; eta horia, ehun adiposos osatuta dagoena. Hezur ehun harroak hezur luzeen muturretako barualde, episia, eta hezur labur eta lauen erdigunea betetzen ditu.
 
E.- ODOL EHUNA
Odol ehuna edo hemotopoietikoa oso berezitua dagoen ehun konjuntiboa da eta plasma (sueroa eta fibriejenoa –proteina batzuk, plaketekin batera lan egiten dutenak, sare moduan -) %55 izenekok zelula arteko substantzia likiadoa du. Bere korpuskuluak goblulu gorriak, globulu zuriak eta plaketak dira.
 Globulu gorriak, eritrozitoak edo hematiak eten gabe eratzen ari dira eritoblasto nukleatuetatik abiatuz hezurretako muin gorrian. Bertan sintetizatzen da hemoglobina, koloro berezi hori ematen dien proteina. Ahurbiko disko baten itxura du eta ugaztunetan, ez dute nukleorik eta ziplasmako organulurik. Itxura ahurbiko eboluzioan zehar izandako moldaketa da eta itxura horri esker eritrozitoak askoz azalera handiagoa lortu du gasen trukaketa egin ahal izateko. Zitoplasmaren mintza os elastikoa denez, eurena baino diametro txikiagoa duten kapilarrak zeharkatzeko tolestu egin daitezke globuuak.
 Globulu zuriak bost eratakoak izan daitezke: neutrofiloak, eosinofiloak, basofiloak, linfozitoak eta monozitoak.
 Lehenengo hirurek granulu bereziak erakusten dituzten zitoplasman koloratzaile jakin batzuekin koloreztatzen direnean. Hori dela eta, granulozito edo leukozito granular ere esaten zaie. Mugimendu ameboideak egireko gaitasuna dute eta , horri esker, odola utzi eta ehunetar igaro daitezke. Ehunetan fagoziosia egin dezakete, beraz faogzito ere esaten zaie.
Linfozito eta monozitoek ez dute granulazioreik erakuste koloreztatzen direna eta, horregatik, agranulozito esaten zaie.
 Plaketak megakariozitoetak askatutako nukleo gabeko zitoplama zatiak dira. Megakariozitoak heuzr muineko zelula erraldoiak dira. Ugaztuen izaten dituzte plaketak. Ornoduenta tronbozitoaek betezu dute pkaleten funtzia. Tronbozitoak nuleorik ganbeko zelula fusiformeka dira.
 
== Landare ehunak ==