«Kolaka»: berrikuspenen arteko aldeak

No change in size ,  Duela 9 urte
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (r2.7.3) (robota Erantsia: zh:西鯡)
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
 
== Deskribapena ==
50-70 cm inguruko arraina da eta gorputza dortsolateralki konprimatua du, [[ezkata]] handi eta finekin. Burua txikia da, goi-barailak behe-barailean ahoskatzeko koska bat duelarik. [[Zakatz-operkulu|Operkuluak]], ildo erradialak ditu. [[Alosa|Genero berdineko]] beste espezieetatik bereizten duen ezaugarri nagusia lehen arku brankialean aurki dezakegu, espezie honek 80-130 brankiarantza baititu bertan. Sabelaldean, ezkatez osaturiko gila bat du. [[Hegats]]etako erradioak bigunak dira eta hegats dortsalak 18-21 ditu, analak 19-25, pektoralak 15-16 (dortsalen jarraipen modura) eta pelbikoak 9. Albo-lerroan zehar aldiz, 60-70 ezkata izaten ditu. Bizkarraldea urdin kolorekoa da, iluna, eta alboak grisak edo zilarkarak, operkuluaren atzean orban ilun bat dutelarik, edo batzutan, bat baino gehiago (5-10) baina beti bat handiagoa<ref name= "quinard">{{erreferentzia|egilea= Quinard, J.P., Douchement, C.I. |urtea= 1991 |izenburua= The freshwater fishes of Europe |bilduma= H. Hoestiand Ed. |argitaletxea= Aula-Verlag |lekua= Wiesbaden}}</ref>.
 
== Banaketa ==
[[FileFitxategi:Alosa alosa-Naturalis-PeterMaas.JPG|thumb|left]]
Atlantikoko ipar-ekialdean zehar banaturik dago, [[Islandia]]tik [[Maroko]]raino, eta Mediterraneoko mendebaldean, [[Espainia]]tik [[Frantzia]]raino. Hala ere, Europako mendebaldean ia erabat desagerturik dago. [[Iberiar Penintsula]]ko populaziorik garrantzitsuak [[Ebro]] ibaian, espeziea [[Tortosa]]ko presaraino (Tarragona) iristen delarik bertan; [[Miño]] ibaian [[Pontevedra]] inguruan; eta [[Guadalquivir]] ibaian, [[Huelva]]n, daude. Euskal Herrian, soilik [[Bidasoa]] ibaian aurki daiteke eta bertako populazioak gainbeheran daude.
 
== Habitata ==
Kodaka espezie anadromoa da, hau da, [[ibai]]etan jaiotzen da baina bere bizitzaren gehiengoa [[itsaso]]an ematen du, soilik ugaltzeko bueltatuko delarik berriro ere ibaietara. Itsasoan dagonean, ur sakonetan eratzen ditu sardak. Maiz buztinetan harrapatuta ikusi dira, lehorte baldintzetara ondo moldatzen direla frogatuz<ref name= "coscia">{{erreferentzia|egilea= Coscia, I, V. Rountree, J. J. King, W. K. Roche, S. Mariani |urtea= 2010 |izenburua= A highly permeable species boundary between two anadromous fishes |aldizkaria= Journal of Fish Biology |alea= 77 |orrialdeak = 1137-1149}}</ref>.
 
== Elikadura ==
 
== Ugalketa eta ontogenia ==
[[Apiril]]a eta [[ekain]]a bitartean, kolakak ibaietara errutera igotzen dira, behin [[heldutasun sexual]]a lortu dutenean (3-7 urteren buruan). [[Arrautza (biologia)|Arrautzak]] akulek baino zonalde altuagoetan jartzen dituzte eta jaiotako kolakek, ibaietan emango dituzte lehen bi urteak<ref name= "coscia"/>.
 
== Bizimodua ==
Akularen antzeko bizimodua du eta hauekin askotan bat egiten dute euren [[habitat]]etan. Aipatu bezala, biak espezie anadromoak dira.
 
Kodakek jaio eta bi urtera lortzen dute heldutasuna. Ordura arte, ibaietan biziko dira baina momentu hau iristean, itsasorantz abiatuko dira. Une honen aurretik itsasorantz abiatutako jubenilek arazoak izan ditzakete gazitasunarekin. Hala ere, ondo garatutakoak [[uztail]]a eta [[abuztu]]a bitartean [[estuario]]etan ikusi ahal izango ditugu, itsasoan bizi ahal izateko moldapen fisiologikoak lortzen dituzten bitartean. Bataz beste, kolaken jubenilek 6 hilabete inguru pasatzen dituzte estuarioetan<ref name= "lochet">{{erreferentzia|egilea= Lochet, A. , Boutry, S., Rochard, E. |urtea= 2009 |izenburua= Estuarine phase during seaward migration for allis shad (Alosa alosa) and twaite shad (Alosa fallax) future spawners |aldizkaria= Ecology of Freshwater Fish |alea= 18 |orrialdeak = 323-335}}</ref>.
 
== Espezieen arteko elkarrekintzak ==
Akularekin (''Alosa fallax'') [[hibrido|hibridatzen]] dela ikusi da<ref name= "coscia"/>. Akula eta kodaka bereizteko ezaugarri nagusia lehen arku brankialean aurki dezakegu, espezie honek 80-130 brankiarantza baititu bertan. Sabelaldean, ezkatez osaturiko gila bat du. Hegatsetako erradioak bigunak dira eta hegats dortsalak 18-21 ditu, analak 19-25, pektoralak 15-16 (dortsalen jarraipen modura) eta pelbikoak 9. Albo-lerroan zehar aldiz, 60-70 [[ezkata]] izaten ditu.
 
== Kontserbazioa ==
Kodaka populazioei buruzko informazio gutxi dago baina gainbehera daudela argi ikusi izan da<ref name= "doadrio">{{erreferentzia|egilea= Doadrio, L., Elvira, B., Bernal, Y. |urtea= 1991 |izenburua= Peces continentales españoles. Inventario y clasificación de zonas fluviales |bilduma= Colección técnica |argitaletxea= ICONA |lekua= Madril}}</ref>. Bere mehatxu nagusia ibaietako [[presa]]k dira, errutegune optimoetara iristea ekiditen dietenak. Horrez gain, ibaietako [[kutsadura]]k ere oso eragin negatiboa izan du espezie honengan. Azkenik, arrantzak kodakarengain duen eragina ez dela oso garrantzitsua ematen du <ref name= "doadrio"/>.
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda}}
 
== Kanpo loturak ==
* [http://www.euskalnatura.net/biodibertsitatea/animaliak/item/alosa-alosa-2 ''Alosa alosa'' EuskalNaturan. CC-BY-SA lizentzia]
{{Commonskat|Alosa alosa}}