Ireki menu nagusia

Aldaketak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
[[Eusko Legebiltzar]]erako [[2001]]eko hauteskunde kanpaina historiako gogorrenetakoa izan da, oso proposamen ezberdinetako bi bloke aurkeztu baitziren. [[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJ]] eta [[Eusko Alkartasuna|EA]] elkarrekin joan ziren, programan garaiko egoera politiko gainditzeko asmoa garbi aldarrikatuta. Abertzalea ez izan arren, [[Ezker Batua Berdeak|Ezker Batua]] bloke nazionalistaren barruan sartu zuten hainbat komunikabidek. [[Euskal Herritarrok]] ere aurkeztu zen. Nahiz eta Ibarretxek euren botoez gobernatzeko baliatuko ez zela adierazi, inon jartzekotan, komunikabideek nazionalisten aldean kokatu zituzten.
 
Bere aurrean, [[Alderdi Popularra|PP]] eta [[Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra|PSE-EE]] aurkeztu ziren, konstituzionalistak deitzen zirenak, koalizio berean joan ez arren. [[Espainia]]ko hedabide nagusi guztiek babestuta, [[Jaime Mayor Oreja]]k eta [[Nicolás Redondo Terreros]]ek (bi alderdien buruak, hurrenez hurren) bat egin zuten garaiko sistema politikoa ([[Gernikako Estatutua]] eta [[1978ko Espainiako Konstituzioa]]) irmo defendatzean, eta [[terrorismo]]a amai zedin abertzaleak botere-gunetik kentzea beharrezkoa zela argudiatzean.
 
Azkenean, aldea uste baino askoz handiagoa izan zen. EAJ-EAk botoen % 42.7 lortu zuten eta 33 eserleku (26 EAJk eta 7 EAk); Ezker Batuak, 3; PPk eta PSOEk, 32 (19 PPk, 13 PSOEk); eta Euskal Herritarrokek, 7. Gauzak horrela, [[2001]]eko [[ekainaren 1]]2an, EAJ-EA eta EBen babesarekin, Ibarretxe lehendakari hautatu zuten eta hiru alderdiok gobernua osatu.
{{oinordekotza kutxa
| aurrekoa = [[Jose Antonio Ardanza]]
| titulua = [[Eusko Jaurlaritzako lehendakaria]]</br>[[IrudiFitxategi:Escudo del Pais Vasco.svg|30px]]
| epea = [[1999]]ko [[urtarrilaren 2]]a - [[2009]]ko [[maiatzaren 7]]a
| ondorengoa = [[Patxi López]]