Gabon eguna: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
tNo edit summary
11. lerroa:
[[Fitxategi:Olentzero, Beasain.jpg|thumb|300px|right|[[Olentzero]], [[Beasain]]en]]
 
'''Gabona''', '''Eguberri-gaua''' edo '''Gabon-gaua''' [[abenduaren 24]]tik [[eguberriEguberri]] edo [[abenduaren 25]]era bitarteko gaua da. [[Katolizismo]]an edo beste erlijio [[kristau]] zenbaitetan [[Jesus Nazaretekoa]]ren jaiotza ospatzen da. Egun, hasierako ospakizunaren esanahia gainditu eta, erlijio kutsurik gabe, familia giroan oturuntza baten inguruan ospatu ohi den gaua da. Ohikoa izan ohi da familiarteko afaria egitea eta, hainbat herrialdeetan, protestanteetan batez ere, oparien hartu emana burutu ohi da. Gaur egun, jada, izaera kulturaleko festa kontsideratzen da, familia ateo ugarik ere ospatzen baitute. [[Jehovaren Lekukoak|Jehovaren Lekukoek]] ohitura paganoa dela diote eta ez dute ospatzen.
 
== Herrialde ezberdinetako ospakizunak ==
19. lerroa:
 
=== Beste herri batzuetako ohiturak ===
[[Mexiko]]n [[Jesus]]en jaiotza irudikatzen duten antzezlanak egin ohi dituzte, zenbaitetan, ukitu komikoaz lepo, guneko egoera politikoa kritikatuz. Era berean, leku askotan dute prozesioak egiteko ohitura, [[Maria]] eta [[Josef Nazaretekoa|Josef]] letaniak abestuz, errosarioaarrosarioa errezatu eta gozo-eltzeak edo ''piñatak'' hautsiz. Festan ez da pontxe eta kruxpeterik faltatuko eta fruta eta zukuz eginiko gabonsariak banatzen dira, jaia ordu txikitan bukatuko delarik.
 
[[Paraguay]]n, jaiotza jarri ohi dute [[Eguberriak]] baino lehenago eta Gabona janari hotzak hartzen dituzten familian. Jaiotzaren zain dauden bitartean, petardoak eztandarazten dituzte.
29. lerroa:
[[Dominikar Errepublika]]n, seme-alabak gurasoen eta aitona-amonen etxera joaten dira eta bertan, oilaskoa labean, txerri errea paldoan, errusiar entsaladilla, sagarrez, txermenez eta intxaurrez eginiko pastelak, lasagna eta hainbat janari tipiko afaldu ohi dituzte, ardoz, gabonetako gozokiez eta garagardoz lagunduta. Afal ostean etxez etxe joan ohi dira adiskide zaharrak bisitatzera, opari eta gabon-kantak partekatuz. Etxeetan, argiz apainduriko zuhaitzak jarri ohi dituzte, baina ez etxeak bakarrik, hiri eta herritxoetako kaleak ere argiz dekoratzen dituzte eta antzerki-lanak antzezten dira. Parkeetan [[Jaiotza (Natibitatea)|Jaiotza]] birsortzen dute artzain, [[Errege Mago]] eta hainbat pertsonaia esanguratsuren paperak burutzen dituzten aktore bidez.
 
[[Venezuela]]n, [[abenduaren 23]] edo [[Abenduaren 24|24]]an pastel berezi bat egiten da Gabon-gauko afaria egin ahal izateko, ''Eguberriko Lorea'' deitzen diote toki askotan eta ondorengo osagaiak ditu: "hallaca", urdaiazpikozko ogia, txerri indioilarra, urdaiazpiko lisatua eta ardoa edo kremazko pontxea; mahaia, gazta ezberdinez, hurrez, intxaurrez, turroiez, gailetazgalletaz eta hainbat gozokiz adornatzenapaintzen da.
 
== Ikus, gainera ==